Historialari, irakasle eta politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Manex Goienetxe Etxamendi (Ezterenzubi, Nafarroa Beherea, 1942ko irailaren 22a - Biscau mendia, Bearno, Okzitania, 2004ko maiatzaren 2a) euskal historialari, kultur eragile eta politikaria izan zen.
Manex Goienetxe | |||
---|---|---|---|
1973 - 1976 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ezterenzubi, 1942ko irailaren 22a | ||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||
Heriotza | Laruntz, 2004ko maiatzaren 2a (61 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Tesi zuzendaria | Christian Desplat (en) | ||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | historialaria, politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Seaska | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Enbata Euskal Herriko Alderdi Sozialista | ||
Ipar Euskal Herriko figura garrantzitsuenetako bat da XX. bigarren erdian, bai idatzi zituen historiako liburu eta artikuluei esker, bai abertzaletasunarekin eta euskaltzaletasunarekin lotutako mugimenduen sorrera eta garapenean izan zuen parte hartze erabakigarriagatik, bereziki Ikas elkartean, UEUn eta Seaska ikastolen elkartean.[1]
Nekazari-familia batean jaioa, Bretainiara joan zen ikastera; Batxilergoa Roazhonen atera zuen 1963an eta fraide ordenatu zen Ploermaeleko kongregazioan 1967an; fraide 1972 arte izan zen. 1969an Okzitaniako Tolosan Historiako lizentzia atera zuen eta irakasle lanean hasi zen. Paueko unibertsitatean maisu diploma atera zuen 1981ean, DEA delakoa[2] 1982an eta doktoregoa 1984an, Nafarroa behereko foru eta ohiturei buruz.[3] Irakasle lanek Oloroe, Lurda (biak Okzitanian), Donibane Lohizune eta Kastellinera (Bretainia) eraman zuten. Bigarren tesia egin zuen 1992an, XVI eta XIX. mendekoen arteko Euskal Herriko historiografiari buruz,[4] hurrengo urtean Elkar argitaletxeak argitaratu zuena.[5]
Ikas elkarteko idazkari 1972tik 1983ra, talde honek eta Euskaltzaindiak batera antolatu zuten Udako Euskal Unibertsitatearen ikastaroak paratu zituen Donibane Lohizunen (1973 eta 1974an) eta Uztaritzen (1975-1976an).[6] UEUko lehen zuzendaria izan zen 1973tik 1976ra arte Martin Orbe izan zen bigarren zuzendaria.[7][8]
« | Aipatu nahi ditut 5 pertsona, 5 unibertsitari handi, euskarazko unibersitatea sortzeko beharra defenditu zutenak, UEU sortzeko bidea markatu zutenak: Haritxelhar, Xarriton, Karlos Santamaria, Txillardegi eta Manex Goienetxe. | » |
1975eko ekainaren 27an Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.[10]
Eusko Ikaskuntzako kidea ere zen.
Seaskako lehen langile finkoa izan zen (1977-1981) eta sare honetako irakasle eta beste ardura batzuk izan zituen erretiroa hartu arte (1981-2003) Kanbo, Baiona zein Ziburun. Hasieran Baionan bi urtez (1981-83); Kanboko lizeoan 18 urtez (1983-2001); Baionakoan ikasturte batez (2001-02) eta Ziburuko Piarres Larzabal ikastetxean azken urtean (2002-03).[11] Lizeo zuzendari izan zen Kanboko Xalbador ikastetxean (1992-94) eta Baionako Bernat Etxepare ikastetxean (2001-03).
Unibertsitate irakaslea ere izan zen Paue eta Baionan. 1993 defenditu zuen bere bigarren doktorego-tesia.[12] Zazpi bat hizkuntza zekizkien: euskaraz gain frantsesa, latina, ingelesa, espainiera, gaskoi-okzitaniera eta nafar-aragoiera. Horrela lortu zuen euskaraz ez dauden Euskal Herriari buruzko dokumentu andana aztertzea.
Kulturan euskaltzale eta politikan abertzale aritu zen beti; bere konpromiso politikoa Burgosko Prozesuaren denboretan hasi zuen. Enbata eta EHAS alderdi politikoen sortzaileetako bat izateaz gain Baiona Mendebaldea kantonamenduko Kontseilari Nagusia izateko hautagaia izan da.[13]
Angeluko bizilaguna izan zen urte luzeetan eta Angelu Hegoalde kantonamenduan hautagai abertzalea izan zen 1999an; herri lapurtar honetako historia bildu zuen bere liburuetako batean. Herriko "Kimua" ikastolaren alde ere aritu zen.
2004ko maiatzaren 2an mendi-istripu bat izan zuen Bearnoko Biscau mendian eta bertan hil zen Anne-Marie Pargaderekin batera.[14][15][16] Bere errautsak Errozaten bota zituzten, Ezterenzubiko Intzagaraia jaiotetxetik oso hurbil.[17][18]
Euskal Herriari buruzko hainbat historia-lan argitaratu ditu frantsesez zein euskaraz. Eremu honetan ikertzaile gakoenetakoa da; Histoire générale du Pays Basque seriea oso erreferentzia garrantzitsua da.[19][20][21][22] Euskal Herri osoa historiaren ikuspuntutik aztertzen aitzindari eta bakarrenetakoa izan zen, bereziki hiru ildo hauetan: ikuspegi nazionalean, hizkuntzaren hautuan eta komunitate akademiko-unibertsitarioarekin izandako harremanean.[23][24] Euskal Herriko historiaz bere bostgarren eta azken tomoa idazten ari zela bukatu aitzin hil zenez gero, lagun talde batek bukatu zuen tomo hura.
Euskaraz ordea artikulu luze (46) eta ikerketa lanen (hogei bat) zati oso inportante bat egin du. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 36 lan aipatzen dira.[27]
« | Manex ibiltari / ibiltariak bere biziaren bidaia / bukatuko du. / Mendiz mendi ibili da, / hain gora, hain trebe, / kezkak eta bihotz minak / bidean utzi nahiz, / eta azkenean / heriotza haren xeka etorri da, ! bertze munduan sar dadin, / bere lagunarekin. // Manex, hor, zure semea / aurkitu ote duzu? / Mugagabeko mundu hortan / badukezu non ikertu, / non ibili? / Ez adiorik lagun maitea. | » |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.