![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/Tissot_The_Gathering_of_the_Manna_%2528color%2529.jpg/640px-Tissot_The_Gathering_of_the_Manna_%2528color%2529.jpg&w=640&q=50)
Mana (Biblia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mana[1] (hebreeraz: מָן, mān, grezieraz: μάννα; arabieraz: اَلْمَنُّ) Jainkoak israeldarrei basamortuan igorri zien janari miragarria da.[2] Hedaduraz, ustekabean eta ahaleginik egin gabe jasotzen den onura edo gauza onuragarria deitzeko ere erabiltzen dugu.[2] Koranen ere hiru aldiz agertzen da.[3]
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/51/Tissot_The_Gathering_of_the_Manna_%28color%29.jpg/640px-Tissot_The_Gathering_of_the_Manna_%28color%29.jpg)
- Artikulu hau janari miragarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mana».
Bibliako Irteera liburuan mana gauero eta goizero agertzen zela ihintza desagertu ondoren, eta eguzkiaren beroak urtu baino lehen jaso behar zela esaten dute.[4] Zenbakien arabera, gauez ihintzarekin iristen zen.[5] Mana martorriren antzeko hazi moduko bat bezala deskribatzen dute, kolore zurikoa, eho eta laberatu ondoren eztiarekin egindako olaten antza zuena,[6] nahiz eta Zenbakietan indiar mirraren kolore berekoa izan eta opiletako batzuk olioztatutako opilen zapoera zutela gaineratu.[7]