Malaga-Almeria errepideko sarraskia
Espainiako Gerra Zibileko errepresioa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Malaga-Almeria errepideko sarraskia (gaztelaniaz: La Desbandada, «itsumustuko ihesa»;[1] gaztelaniaren Andaluziako aldaeran, La Desbandá)[2] Espainiako Gerra Zibilean, 1937ko otsailaren 8an, matxinatutako bandoak zibilen aurka eginiko sarraskia izan zen. Tropa frankistek Malagan sartu ondoren, itsasoz eta airez eraso zioten Errepublikako Herri Armadaren kontrolpean zegoen Almeriarantz ihesi zihoan errefuxiatu andanari, eta 3000-5000 bitarte zibil hil zituzten.[3]
Datu azkarrak Mota, Honen parte da ...
Malaga-Almeria errepideko sarraskia | |
---|---|
Mota | sarraski |
Honen parte da | Espainiako Gerra Zibila |
Data | 1937ko otsailaren 8a |
Kokaleku | N-340 road (en) ![]() |
Herrialdea | Republican zone (en) ![]() |
Erantzule | bando matxinatu |
Itxi
Gaur egun, Malaga-Almeria errepideari N-340 deitzen zaio, gobernu frankistak 1941ean Cádiz-Bartzelona bide-ardatzari emandako izena, errepide horren zatia baita.
Almeriako errepideko sarraskia Gerra Zibileko Malagako gertaera gordinena izan zen, eta gatazka guztiko okerrenetako bat.