![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/78/Ukraine_adm_location_map.svg/langeu-640px-Ukraine_adm_location_map.svg.png&w=640&q=50)
Mala Rohango soldadu errusiarren torturak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mala Rohango soldadu errusiarren torturak 2022an Errusiaren Ukrainako inbasioan emandako tortura-ekintza bat izan zen, Kharkiv Oblastean kokaturiko Kharkiv Barrutiko Mala Rohan herriko esnetegi batetan gertatu zena. Martxoaren 27–28 artean, bideo-sorta bat argitaratu zen sare sozialetan, non, erakusten zutenez, ukrainar soldaduak burla egiten eta torturatzen zituzten gerra-preso errusiarrak.
Martxoaren 31n, Human Rights Watch izeneko nazioarteko erakunde humanitarioaren arabera, gertakaria, baieztatuz gero, gerra-krimen gisa sailkatuko litzateke.[1] Maiatzaren 13an, gainera, Le Monde egunkari frantsesak eta analista independenteek bideoa egiaztatu eta benetakotasuna baieztatu zuten.[2]