Makina asinkrono
From Wikipedia, the free encyclopedia
Makina asinkronoa korronte alternoko makina elektriko mota bat da, zeinetan errotorearen abiadura ez da inoiz abiadura sinkronoaren berdina izango. Horrek esan nahi du ezin izango direla abiadura sinkronora iritsi, funtzionatzeko modua edozein dela ere.
Artikulu edo atal hau «Motor asinkrono» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Makina mota honi indukzio-makina ere deitzen zaio[1], beste makina batzuekin konparatuz ez baitute kanpo eszitaziorik behar (induktoreak induzituan eraginez sortutako indar elektroeragile induzituaren ondorioz sortzen da korronte hori).
Makina elektrikoen sailkapena argi izan behar da, zein motatako makinarekin ari garen ondo bereizteko. Bi makina elektriko mota daude: estatikoak eta birakariak. Makina estatikoak, lanean ari direnean zati guztiak finko dituztenak dira; transformadorea da makina horien artean nagusiena. Makina birakariak, ostera, lanean ari direnean zati bat finkoa eta beste bat mugikorra dutenak dira; motorrak eta sorgailuak izango dira makina elektriko birakari nagusiak.
Erabiltzen duten korronte motaren arabera, zuzena edo alternoa, bi multzotan sailka daitezke bai motorrak bai sorgailuak: korronte zuzenekoak eta korronte alternokoak. Korronte alternoko makinak, beste batetik, bi multzotan sailka daitezke: sinkronoak eta asinkronoak.