Makhnoren Iraultza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Makhnoren Iraultza, Makhnovstxina izenarekin ere ezagutua,[1] mugimendu anarkokomunista bat izan zen, gerrilla bidez organizatuta zegoena.[2] Errusiako Gerra Zibilaren esparruan sortu zen, eta 1918 eta 1921 urteen artean egon zen aktibo.[3] Mugimenduaren helburua estaturik eta klase kapitalistarik gabeko sistema bat sortzea zen, eta gizartea batzar eta herrien federazioen bidez antolatzea.
Makhnoren Iraultza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Errusiako Gerra Zibila | |||||
Data | 1918 - 1921 | ||||
Lekua | Ukrainiako lurraldeak | ||||
Koordenatuak | 47°39′N 36°15′E | ||||
Emaitza | Boltxebikeek Lurraldea Askea konkistatzen dute, mugimendu anarkistaren desagerpena | ||||
Gudulariak | |||||
| |||||
Buruzagiak | |||||
| |||||
Makhnoren Iraultzaren alderdi militarrari Armada Beltza zeritzon, eta botere handia izan zuen Ukrainako lurretan. Konkistatutako lurra Lurralde Askea edo Makhnovia izenaz ezagutzen zen, Nestor Makhno, Armada Beltzaren agintari gorenaren omenez. Lur hauetako lur-jabeei eta agintari industrialei lurrak kendu zizkieten.
Merkatu librearen sistema jarraitzen zuen eta komunitate hauen partaidetza boluntarioa zen, baina parte hartu nahi ez zutenek eskubide minimo batzuk zituzten, desabantailan egon arren. Makhnovistek konkistatutako herriak bakean uzten zituzten eta haien burua gobernatzeko eskumena zuten, baina lurrak babesteko soldaduak eta beste moduetako laguntza eskatzen zieten.
Mugimendu honen bereizgarri nagusia kontrolatutako lurraldeen neurria zen, baita mobilizaziorako gaitasun erraldoia eta eragin ideologiko handia ere.[4][5] Horrek garaiko egoera zailetara moldatzeko gaitasuna eman eta denbora luzez irautea ahalbidetu zien.[6]