![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Maya-Maske.jpg/640px-Maya-Maske.jpg&w=640&q=50)
Maia mitologia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maia mitologia munduko aberatsenetariko bat da. Maia herriak hiru mila urte baino gehiago Mesoamerikako lurraldetan bizi izan dira eta oso zibilizazio originala eta indartsua sortu zuten. Mesoamerikako hiriak altxatu zituzten herriak erlijioan oinarritzen ziren eta ondorioz kosmogonia konplexua sortu zuten, gaur egun neurri handi batean galduta dagoena nahiz eta tradizio asko oraindik bizirik iraun, sarritan kristautasunarekin nahastuta.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/8/84/Maya-Maske.jpg/640px-Maya-Maske.jpg)
Maien panteoia oso zabala da eta jainkoen zein jainkosen ikerketa ez da erraza. Badira, hori bai, jainko batzuk oso definituak eta maia munduan zabalduta, baina beste batzuk zonalde zehatz batean ezagutzen dira edo izenak aldatzen dituzte. Hona hemen jainkoak eta jainkosak ezagunenak:
- Itzamná: zeruko dragoia.
- Chaac: euriaren jainkoa.
- Kinich Ahau: eguzkiaren jainkoa.
- Yum Kaax: artoaren jainkoa.
- Ah Puch: heriotzaren eta azpimunduaren jainkoa.
- Xaman Ek: Iparrizarraren jainkoa.
Jainko hauen pertsonalitateak aldakorrak izan daitezke eta oso aurpegi desberdinak erakuts ditzakete, batzuetan onak, bestetan gaiztoak.[1]