Mahai bazter bat
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mahai bazter bat (Frantsesez, Un coin de table) 1872an Henri Fantin-Latourk margolari frantsesak egin zuen margolan ezaguna da. Margolari honek giza-taldeak margotzeagatik ezagun egin zen, Un coin de table da sail baten hirugarrena, eta hau da egin zituen artekoen aipatuenetariko bat, batez ere bertan Rimbaud, Verlaine eta Baudelaire poeta madarikatuak agertzen direlako.[1] Obraren gaia da poeta ezagun talde bat bazkaldu ondoren mahai inguruan bilduta. Lana Parisko Saloian aurkeztu zen 1872an. Émile Blémontek erosi zuen eta 1910ean Louvre museoari eman zion. Azkenik, Parisko Orsay museoan geratu zen eta han ikus daiteke gaur egun.
Datu azkarrak Mahai bazter bat (Un coin de table), Jatorria ...
Mahai bazter bat (Un coin de table) | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Henri Fantin-Latour |
Sorrera-urtea | 1872 |
Izenburua | By the Table |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 1.600 () × 2.250 () mm |
Genero artistikoa | erretratua eta group portrait (en) |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Iconclass | 41C43(+4) |
Kokapena | |
Lekua | Orsay museoa |
Bilduma | Orsay museoa |
Inbentarioa | RF 1959 |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1872 (en) |
Itxi