Hungariar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Hungariarra[7] (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo magyarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.
Datu azkarrak Hungariarrak magyarok, Biztanleak guztira ...
Hungariarrak magyarok | |
---|---|
1. lerroa: Eztebe I.a Hungariakoa•Matias I.a Hungariakoa•Gábor Bethlen•Béla Bartók 2. lerroa: Tivadar-K Csontváry•János Bolyai•Loránd Eötvös•József Eötvös 3. lerroa: Zoltán Kodály•János Arany•István Széchenyi•Ferenc II.a Rákóczi | |
Biztanleak guztira | |
14-15 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hungaria (2001): 9.416.045[1] AEB (2010): 1.537.205[2] | |
Hizkuntza | |
Hungariera | |
Erlijioa | |
Katolizismoa, protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa, judaismoa eta erlijiorik gabekoak. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Itxi