Loránd Eötvös
From Wikipedia, the free encyclopedia
Loránd Eötvös, (1848ko uztailaren 27a-1919ko apirilaren 8a) ingeles literaturan Baron Roland von Eötvös ere deitua[1], ingeniari, fisikari, matematikari eta politikari hungariarra izan zen. Grabitazioan eta gainazal-tentsioan egindako lanagatik gogoratzen da, baita bere izena daraman tortsio-balantzaren asmakuntzagatik ere. Likidoen gainazaleko tenperaturaren araberako energia-aldaketen inguruko lege bat zor zaio. Berari esker antolatu ahal izan ziren “Eötvös Olinpiadak”, zeinak Nazioarteko Olinpiada Matematikoaren aintzindariak izan ziren.
Loránd Eötvös | |||||
---|---|---|---|---|---|
1894ko ekainaren 10a - 1895eko urtarrilaren 15a ← Albin Csáky (en) - Gyula Wlassics (en) →
1889ko maiatzaren 3a - 1905eko urriaren 5a ← Ágoston Trefort (en) - Albert Berzeviczy (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Buda, 1848ko uztailaren 27a | ||||
Herrialdea | Hungaria | ||||
Bizilekua | Hungaria | ||||
Lehen hizkuntza | hungariera | ||||
Heriotza | Budapest, 1919ko apirilaren 8a (70 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Fiumei kaleko hilerria | ||||
Familia | |||||
Aita | József Eötvös | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea 1870) | ||||
Tesi zuzendaria | Hermann von Helmholtz Gustav Robert Kirchhoff Leo Königsberger (en) Robert Wilhelm Bunsen | ||||
Hizkuntzak | alemana hungariera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | fisikaria, matematikaria, unibertsitateko irakaslea, akademikoa, politikaria, ingeniaria eta asmatzailea | ||||
Enplegatzailea(k) | Eötvös Loránd University (en) | ||||
Kidetza | Hungariako Zientzien Akademia Prusiako Zientzien Akademia | ||||
Hungariako unibertsitateak[2] bere izena darama 1850a geroztik, baina ez unibertsitateak bakarrik, ondorengoek ere bere izena daramate: Eötvös Loránd Geofisikako Institutuak, ilargiko Eötvös kraterrak[3], 12301 Eötvös asteroideak, Lorandita mineralak eta baita Dolomitetan aurkitzen den Eötvös tontorrak ere.