From Wikipedia, the free encyclopedia
Mae Questel (1908ko irailaren 13a - 1998ko urtarrilaren 4a) aktore estatubatuarra izan zen. Lan ezagunenak Betty Boop eta Olivia pertsonaia animatuen ahotsak izan ziren. Vaudevillen hasitako artista izanda, hainbatetan paper txikiak izan zituen film edo telebistan eta, 1989an, izeba Bethany izango zen National Lampoon's Christmas Vacation lanean.
Mae Questel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bronx, 1908ko irailaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1998ko urtarrilaren 4a (89 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea Morris High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ahots-aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
|
Mae New Yorken jaio zen, Bronx auzoan. Gurasoak Simon eta Freida Kwestel izan zituen, judu ortodoxoak, eta oztopo izan ziren bere aktore izateko nahiarentzako. Morris eskolan hasi zen eta Theatre Guilden ikasi zuen interpretazioa. Azken hau gurasoen eraginez utzi beharrean izan zen[1].
17 urte zituen eta, familiaren iritzia kontuan hartu gabe, Bronxeko RKO Fordham Theater-en, Hele Kaneren imitatzaile lehiaketa bat irabazi zuen. Maek Helenen Boop-oop-a-doop arrakastatsuaren antzezpen hobeezina egiten zuen eta, horri esker, irakasle lana utzi eta vaudeville munduan sartzeko aukera izan zuen.
1931n, Max Fleischer ekoizlea Betty Boop pertsonaia animatuari nortasuna emango zion ahotsaren bila zebilen eta Maeren ahots fina egokia ikusi zuen horretarako. Beste artista batzuen parean hasi zen lanean Mae, baina, azkenean, erabat bereganatu zuen papera[2].
1931tik 1939ra arte, Questel Betty Boopen ahots bilakatu zen 150 baino laburmetrai gehiagotan. 1930eko hamarkadan, On the Good Ship Lollipop lanaren 2 milioi kopia baino gehiago saldu zituen. 1988an, paper hura errepikatuko zuen Who Framed Roger Rabbit filman egingo zuen kameoan[1].
1933an, Questel Olivia izan zen Fleischerren Popeye seriean. 1938an Fleischerren estudioak Miamira lekualdatu zirenean, Maek ez zuen hara joan izan nahi eta Margie Hinesek jarraituko zuen bere lana garai horretan. Paramount Picturesek Fleischer Studios berriro lekualdatzean, Questel berriro izan zen Oliviaren ahots New Yorken.
1945ean, Jack Mercer tropa estatubatuarrekin Bigarren Mundu Gerrara joan zenean, Maek Popeyeren ahotsa interpretatzeko ardura ere hartu zuen, Mercer urte hartan bertan iritsi zen arte. 1978an, Hanna-Barbera hasi zenean All New Popeye telebistarako marrazki bizidunak egiten, Maek audizioak egin zituen, baina Marilyn Schrefflerrek hartu zion aurrea.
Betty Boop eta Oliviaz gain, Questel Little Audrey eta Casper fantasmaren ahotsa ere izan zen.
1935ean, Mae Questel Oinetakoko emakumea izan zen Max Fleischerren The Kids in the Shoe laburmetraian.
1936an, Felix the Cat izan zen Van Beuren Studiosek ekoiztutako lanean.
1950eko hamarkadan, Saturday-morning cartoon seriean Winky Dink and You pertsonaia nagusiaren ahotsa izan zen.
Beste lan batzuez gain, heriotzara arte egin zituen telebistarako iragarkietan Betty Boop eta Oliviaren ahotsak eta, 1988an, papera errepikatu zuen Who Framed Roger Rabbit? lanean.
Bi alditan ezkondu zen Mae:
Bi seme izan zituen: Robert Balkin (ama baino lehenago hilko zena) eta Richard.
1998ko urtarrilaren 4an, Alzheimer gaixotasunaren ondorioek hil zuten Mae 89 urte zituenean, Manhattaneko apartamentuan eta New Yorkeko New Montefiore Cemeteryn dago bere hilobia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.