![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d8/Cirauqui.jpg/640px-Cirauqui.jpg&w=640&q=50)
Mañeruibar
Nafarroa Garaiko ibarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mañeruibar[3][lower-alpha 1] Euskal Herriko ibar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,7 kilometrora. Altuera 325 eta 1019 metro artekoa da, eta 85,0 km²-ko azalera hartzen du. 2021 urtean 1108 biztanle zituen.
Mañeruibar | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() Mendebaldeko zatia: Zirauki Donejakue bidetik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Entitatea | ibar | ||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Barrutia | Lizarra | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Posta kodeak |
| ||
Ibartarra | mañeruibartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′04″N 1°52′48″W | ||
Azalera | 85,0 km² | ||
Garaiera | 325-1019 metro | ||
Distantzia | 26,7 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.108 (2021: ![]() | ||
Dentsitatea | 13,04 biztanle/km² | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu mistoa | ||
Euskaldunak[1][2] | % 11,31 (2018: ![]() |
Iruñea eta Lizarra arteko erdibidean dago Mañeruibar, eta Donejakue bideak zeharkatzen du. Izan ere, bere bi adar nagusiak (frantses eta aragoiar bideak) ibarraren atarian elkartzen dira, Garesen. Ibarratzat hartzen den arren, ez da berez haran geografiko bat, Riosalado ibaiaren haranaren behealdea (Zirauki eta Mañeru) eta Arga ibaiaren eskuinaldearen zati bat (Girgillao eta Artazu) baititu. Nafarroako Erdialdeko tamaina ertaineko Mañeru eta Zirauki hiribilduek kontrastea egiten dute Artazu, Etxarren eta Girgillao herri txikiekin, Nafarroako Mendialdearen antzekoagoak baitira.
Bertako biztanleak mañeruibartarrak dira. Ibarburua Mañeru udalerria da.