Donejakueko Aragoiko bidea, Jacatik Garesera From Wikipedia, the free encyclopedia
Aragoiko Donejakue Bidea, Aragoiko Frantses Bide gisa ere ezaguna, Donejakue Bidearen zati bat da zeinak Euskal Herrian tarte bat egiten duen, Nafarroa Garaian, bidea ekialdetik, Aragoitik, datorrelarik.
Aragoiko bidea (Donejakue bidea) | |
---|---|
Frantses bidea Donejakue bidea Espainian Done Jakue bideak: frantses bidea eta Espainia iparraldeko bideak | |
Geografia | |
Abiapuntua | Somport |
Helmuga | Gares eta Garesko Erromesaren monumentua |
Lurraldea | Aragoi |
The ID "Q372556 eta Q130281102" is unknown to the system. Please use a valid entity ID. parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Ezaugarriak | |
Loturak | via Tolosana Frantses bidea Camino de Montserrat a San Juan de la Peña (en) |
Frantzian Arlesgo bidea edo Tolosar bidea hartzen dutenek Somporteko mendatetik Pirinioetako mendikatea zeharkatuz, Aragoiko lurrak igarotzen dituzte lehenbizi, eta Zangoza aldetik sartzen dira Euskal Herrira. Mendebalderuntz eginez, Garesen Frantses bide nagusiarekin bat egiten du bide honek.
Bide honen erabilera oso txikia da. Santiago de Compostelan egindako zenbaketan, 327.000 erromesen jatorria gorde zuten 2018an, eta horietarik 404 lagunek hasi zuten bidea Somporten; Canfrancen 29k; Jacan 116 lagunek eta Leiren pertsona bakarrak. Arlestik etorrita, 164 erromes pasa ziren[1].
Ohikoan bide honek halako tarte edo etapak dituela kontsideratzen da.
Antzina, jatorrizko pasabidea Palo mendatean zegoen, Echo ibarrean, eta ez Somporten[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.