![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/48/Moby_Dada_Nice_Juin_2017.jpg/640px-Moby_Dada_Nice_Juin_2017.jpg&w=640&q=50)
MS Moby Dada
From Wikipedia, the free encyclopedia
MS Moby Dada Moby Lines enpresak kudeatzen duen gurutzaontzi bat da, DFDS Seaways jabeari alokatuta. 1981an eraiki zen Finlandiako Turku hirian Wärtsila enpresak duen Perno ontziolan. Hasiera batean Silja Lineen Helsinki-Stockholm zerbitzua eskaini zuen. 1990an DFDS Seaways enpresak erosi zuen eta Queen of Scandinavia izena eman zion. 2010etik 2016ra bitarte Princess Maria izenarekin Helsinki-San Petersburgo zerbitzua eman du, Errusian[1].
1981–1990: Finlandia 1990–2010: Queen of Scandinavia 2010–2016: Princess Maria 2016–: Moby Dada' | |
---|---|
![]() | |
1981–1990: Helsinki, ![]() 1990–2010: Kopenhage, ![]() 2010–2016: Valletta, ![]() 2016–: Napoli, ![]() | |
Ontziola: | Wärtsilä, Turku, Finlandia |
Mota: | Ferri |
Uretaratze data: | 1980ko uztailaren 25a |
Izendatze data: | 1981eko martxoaren 30a |
Zerbitzua: | 1981eko apirilaren 13a |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 25.905 tona |
Luzera: | 166,10 m |
Zabalera: | 28,46 m |
Sakonera: | 6,70 m |
Bulkada: | 4 × Wärtsilä-Pielstick 12PC2.5V |
Abiadura: | 22 korapilo |
2016an Moby Linesek St. Peter Line erosi zuen, eta Princess Maria izena Moby Dada izenagatik aldatu zuten, Italian matrikulatu eta Mediterraneoan zerbitzua ematera igaro zen[1]. Looney Tunes marrazi bizidunetako pertsonaiekin dekoratu zuten itsasontzia. Kataluniaren independentziari buruzko erreferenduma galerazteko asmotan Espainiako Gobernuak Bartzelonara bidali zuen, poliziek bertan lo egin zezaten alokatuta[2].