From Wikipedia, the free encyclopedia
M142 HIMARS (M142 High Mobility Artillery Rocket Systemaren akronimoa, euskaraz: «mugikortasun handiko artilleriako koheteen sistema») misil-jaurtigailu anizkoitz arinen sistema bat da, kamioi militar batean muntatua. Estatu Batuetan garatu zuten.
M142 HIMARS | |
---|---|
multiple rocket launcher (en) eta rocket artillery (en) | |
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Lockheed Martin Missiles and Fire Control (en) , Lockheed Martin eta BAE Systems |
Diseinatzailea | Lockheed Martin |
Ekoizpen osoa | 540 eta 500 |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
Gatazka | Afganistango gerra, Siriako Gerra Zibila, Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) eta Errusia-Ukraina gerra (2022) |
Ezaugarriak | |
Munizioa | Guided MLRS (en) , MGM-140 ATACMS (en) eta Precision Strike Missile (en) |
Dimentsioak | 3.200 () × 2.400 () × 7.000 () mm |
Masa | 11.000 kg |
Abiadura | 85 km/h |
HIMARS sei kohete edo Ameriketako Estatu Batuetako Armadaren ATACMS misil bat jaurtitzeko gai da. Sistema osoa bost tonako ibilgailu batean doa, eta MLRSen (Multiple Launch Rocket System) jaurtitzen duen munizio-multzo osoa jaurti dezake. HIMARSek zati trukagarriak ditu MLRS M270A1rekin, baina aurrekoaren misil kopuruaren erdia baino ez du jaurtitzen.
Ibilgailua C-130 batetik garraio daiteke, eta BAE Systems Mobility & Protection Systems enpresaren produktua da. Suziri-sistema Lockheed Martinek ekoizten du.
2014an misil bakoitzeko kostua 100.000 $ AEBetan eta 110.000 Erresuma Batuan (gutxi gorabehera Excalibur baten bikoitza eta naval strike missile edo Tomahawk baten 1/5).[1] 2 km-tik 300 km-ra bitarteko irismen eraginkorra duen munizioa da, GPS bidez gidaturiko 120 kg-ko lehergai bat duena.[2]
2022ko ekainaren 25ean, inbasioaren testuinguruan, Ukraina indar errusiarren aurkako HIMARS sistema erabiltzeari ekin zion. Valerii Zaluzhnyi Ukrainako Estatu Nagusiko buruaren arabera: «Ukrainako Indar Armatuetako artillariek trebeki eraso zituzten helburu batzuk, etsaiak gure lurralde ukrainarrean zituen helburu militarrak».[3] Ukrainako armadak eraso horretan berrogei soldadu baino gehiago hil zirela, Andrei Vasilyev koronela barne, esan zuen. Erasoa base errusiar batean gertatu zen, Iziumen.[4]
Uztailaren 1ean, AEBetako defentsa-funtzionario batek AEBk kazetariei Ukraina Errusiako aginte-postuak suntsitzeko sistema erabiltzen aritu zela esan zien.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.