Portugalgo presidentea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mário Alberto Nobre Lopes Soares (Lisboa, 1924ko abenduaren 7a - Ibidem, 2017ko urtarrilaren 7a) portugaldar politikaria izan zen, bitan Portugalgo lehen ministro eta 1986-1996 bitartean presidentea izan zena.
Mário Soares | |||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1978) | |||||||||||||||||||||||||||
1999ko uztailaren 20a - 2004ko uztailaren 19a Barrutia: Portugal Hautetsia: 1999 European Parliament election (en)
1986ko martxoaren 9a - 1996ko martxoaren 9a ← António Ramalho Eanes - Jorge Sampaio →
1983ko ekainaren 9a - 1985eko azaroaren 6a ← Francisco Pinto Balsemão - Aníbal Cavaco Silva →
1977ko urriaren 12a - 1978ko urtarrilaren 30a
1976ko uztailaren 23a - 1978ko abuztuaren 28a ← José Baptista Pinheiro de Azevedo (en) - Alfredo Nobre da Costa (en) →
1975eko urriaren 16a - 1976ko apirilaren 2a Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1975 Portuguese Constituent Assembly election (en)
1975eko martxoaren 26a - 1975eko abuztuaren 8a
1974ko maiatzaren 15a - 1975eko martxoaren 26a ← National Salvation Junta (en) - Ernesto Melo Antunes (en) →
1973ko apirilaren 19a - 1985eko ekainaren 13a
Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1976 Portuguese legislative election (en)
Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1979 Portuguese legislative election (en)
Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1983 Portuguese legislative election (en)
Barrutia: Lisboa Hautetsia: 1980 Portuguese legislative election (en) | |||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Mário Alberto Nobre Lopes Soares | ||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Lisboa, 1924ko abenduaren 7a | ||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Lisboa, 2017ko urtarrilaren 7a (92 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Cemitério dos Prazeres | ||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||
Aita | João Lopes Soares | ||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Maria Barroso | ||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Lisboako Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta idazlea | ||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Rennes 2 Unibertsitatea - Bretainia Garaia (1970 - 1972) | ||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia Academy of the Kingdom of for Royaume (en) Itsasoz-haraindiko zientzien akademia | ||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | ateismoa ezezaguna | ||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista | ||||||||||||||||||||||||||
fmsoares.pt | |||||||||||||||||||||||||||
Abokatua da lanbidez, eta Portugalen diktaduraren aurka borrokan ari izandako askoren abokatu izan zen. 1952tik 1960ra Portugalgo alderdi sozialdemokratako buruetako bat eta diktaduraren aurkako ekintza eta jarduera askoren bultzatzaile izan zen. 1968an atxilotu eta São Toméra erbesteratu zuten, baina urte hartan bertan itzuli zen Portugalera Marcelo Caetanok Salazarren ordez aginpidea eskuratu zuenean. 1970ean Parisa erbesteratu behar izan zuen.
1973an Portugalgo Alderdi Sozialista (PSP) sortu zuen Alemanian. 1974ko apirilean, diktadura erori eta berehala, Portugalera itzuli zen. Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten behin-behineko gobernuan, eta ordu arte Portugalen kolonia izandakoen burujabetasuna negoziatu zuen. 1975eko eta 1976ko hauteskundeetan bere alderdiak botoen gehiengoa eskuratu zuen, eta Soares lehen ministro izendatu zuten. Militarren eragina gutxitzen etaAlderdi Komunista baztertzen saiatu zen. 1976an Alderdi Sozialistako idazkari nagusi izendatu zuten. 1977an, Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten berriro ere. 1978an koalizio-gobernu bat egin behar izan zuen kontserbadoreekin, eta, haiek laguntza ukatu ziotenean, gobernua utzi behar izan zuen.
1979ko hauteskundeak galdu zituen, baina 1983an lehen ministro hautatu zuten, eta kargu hori izan zuen 1985 arte. Errepublikako lehendakaria izan zen 1986-1996 bitartean. 1996. urtean, lehendakaritzako hauteskundeetan, Aníbal Cavaco Silva sozialdemokrata irten zen lehendakari[1], eta Soaresek kargua utzi behar izan zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.