From Wikipedia, the free encyclopedia
Luna Lovegood fikziozko pertsonaia da, J. K. Rowlingen Harry Potterren liburu-sailean. Harry Potter eta Fenixaren Ordena liburuan agertu zen lehenbizikoz. Honela deskribatzen da: ilea nahasi eta horixka, eta begirada zorabiatua eta ameslaria aurpegian.[1][2]
Luna Lovegood | |
---|---|
Harry Potterren unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. K. Rowling |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | |
Datu biografikoak | |
Jaiotza | , 1981eko otsailaren 13a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | emakumezkoa |
Egoitza | Lovegood House (en) |
Jarduera | magizoologist (en) ikaslea |
Familia | |
Aita | Xenophilius Lovegood |
Ezkontidea(k) | Rolf Scamander (en) |
Bestelakoak | |
Superboterea | magic in Harry Potter (en) |
Etsaiak | Lord Voldemort |
Rowling-ek esan izan du Luna "anti-Hermione" dela, Lunak gauzak fedez sinesten baititu; Hermionek, berriz, gertaerei eta logikari erreparatzen die.[3] Hermionek behin eta berriz konbentzitu nahi du Luna bere sinesmenak txorakeriak direla, baina ez du ezer lortzen.
Txoro samar agertu arren, Lunak pertzepzio azkarrak ditu giza izaeraren gainean, eta Harryk bere zintzotasun eta trebetasuna aprezaitzen ditu. Berak ere lagunak ere oso aintzat hartzen ditu.
Lunaren bi gurasoak aztiak dira. Bere aita, Xenophilius Lovegood, Punttalakurloa aldizkariaren editorea da, eta Lunak dio agerkari horrek "jendeak ezagutu behar dituen istorio garrantzitsuak" argitaratzen dituela, nahiz eta beste batzuentzat, funts gutxiko kontuen argitaldari bat den. Lunak dioenez, sorgin aparta izan zen bere ama, eta sorginkeria-esperimentu bat gaizki atera zenean hil zen. Bederatzi urte besterik ez zituela ikusi zuen Lunak bere amaren heriotza, eta horregatik gaitasuna du thestralak ikusteko, besteentzat ikusezinak diren animalia magikoak.[4]
Evanna Lynch aktore irlandarrak interpretatu zuen Luna Harry Potterren film sortan.[5] Bere webgunean, Rowling-ek papererako "perfektua" deitu zion Lynchi.[6] Aktoreak ile horia zuritu behar izan zuen papera egiteko, eta kritikaren onespena izan zuen interpretazio haiengatik.[7][8][9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.