Luis Mari Mujika Urdangarin[1] (Lizartza, Gipuzkoa, 1939ko urriaren 10a - Donostia, 2017ko apirilaren 3a)[2] euskal idazlea izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Itxi
Teologia ikasketak egin zituen Erroman, eta Filosofia eta Letretakoak Valentzian. Zeruko Argia, Euzko-gogoa, Olerti, Jakin, Egan eta Arnas aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. 1992an Azkue saria irabazi zuen Loitzu herrian uda partean eleberriarekin.[3]
Narrazioa
- Abuztuaren hamabosteko trena (1996, Erein)
- Ipuin ubelak (1996, Haranburu)
Nobela
- Loitzu herrian uda partean (1993, Erein)
- Udarbe eta Urtuella lekuko (1995, Haranburu)
- Hiru egun Larburun (1996, Euskaltzaindia BBK)
- Ladix Petrirenekoa (1997, Erein)
- Bidean ihes... (1997, Kutxa Fundazioa): Berrargitalpena R&B 1998
- Memoria galduak (2000, Hiria)
Saiakera
- Aintzinako sozio-ekonomia (1974, Gero)
- Historia de la literatura euskérika (1979, L. Haranburu)
- Latina eta erromanikoaren eragina euskaran (1982, Sendoa)
- Lizardiren lirika-bideak (1983, Haranburu): Bi liburuki dira
- Miranderen poesiagintza (1984, Haranburu): Bi liburuki dira
- Euskal lirika tradizionala (1985, Haranburu): Lau liburuki dira
- Poeta baten narrazio nagiak (1987, GAK)
- Bideko prosak: Nafarroa (1999, Hiria)
- Iparraldeko toponimia (2005, Hiria)
Poesia
- Bide-giroak (1963, Sendoa)
- Urdin eta burni (1965, Auñamendi)
- Hitzak ebakitzean (1975, Kriselu)
- Zortziko hautsiak (1978, Ediciones Vascas)
- Herria eta bidea (1978, Ediciones Vascas)
- Arnas gaiztoa erromantzeen airera (1979, Ediciones Vascas)
- Aire neurtuak (1984, Haranburu)
- Barne ibilierak (2001, Hiria)
- Mirakontxako solasak (2002, Hiria)
Bidaia liburua
- Bideko prosak: Araba eta Bizkaia (2003, Hiria)
- Bideko prosak: Iparraldea (2003, Hiria)
- Bideko prosak: Gipuzkoa (2002, Hiria)
- Bideko prosak: mundu zabalean (2004, Hiria)
Hiztegiak
- Diccionario general y técnico 1. Castellano - Euskara (1977, Ediciones vascas)
- Hiztegi orokor-teknikoa 2. Euskara - Gaztelania (1977, Ediciones vascas)
Beste
- La prefijación, clave del euskara técnico y urbano (1978, Ediciones vascas)
Abizena Mujika idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Muxika onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.