Luis Antonio de Vega Rubio (Bilbo1900 Madril1977) gaztelaniaz idatzi zuen idazle ezaguna izan zen. Arabista handia,[1], eleberrigile, kazetaria eta, horrez gain, gourmet ezaguna izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Luis Antonio de Vega
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Antonio de Vega y Rubio
JaiotzaBilbo, 1900eko maiatzaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaLarache
Donostia
Madril
HeriotzaMadril, 1977 (76/77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, idazlea, eleberrigilea, kazetaria, Arabista eta jatetxe-jabea
Itxi

Biografia

Oso gazte New Yorkeko aldizkari baten narrazio lehiaketa bat irabazi zuen. 1917tik 1922ra El Nervión egunkariaren erredaktorea izan zen. 1922tik 1926ra El Pueblo Vascon aritu zen. 1923tik ere Euskalerriaren Alde aldizkariaren kolaboratzailea izan zen. 1926an Marokoko Laracheko Eskola Arabiarrean zuzendariaren plaza eman zioten eta 1934an Tetuangoan. 1936ko gerra hasi zenean Espainiako Informaciones aldizkariaren berriketari bezala Erroman zegoen. Frankisten aldera pasata, Burgosko Dirección General de Prensa y Propaganda zelakoan kokatu zuten. 1937an Donostian plazaratu zen Domingo aldizkariaren erredaktore-buru izan zen. Gerra ondoren Vida Vasca aldizkarian kolaboratu zuen.[2]

Lanak

Poesia

  • Timonel. Bilbo, 1922.
  • Romancero colonial

Eleberriak

  • El retorno de Euria Massard, 1921 
  • Las milloneras, Bilbao, 1925
  • Los que no descienden de Eva, Unamuno saria, 1921
  • Como las algas muertas, Donostia, 1938
  • Chiquita de Bilbao, Bartzelona, 1944
  • Yo le dí mis ojos, 1952
  • El barrio de las bocas pintadas, 1954
  • Amor de la Sota de Espadas, Madril, Pedro Antonio de Alarcón saria, 1955
  • Los hijos del novio - 1956

Gastronomia

Gastronomiari buruzko liburu eta artikulu asko idatzi zituen:

  • Guía gastronómica de España, Madril, Editora Nacional, 1957
  • Guía vinícola de España, Madril, Editora Nacional, 1958
  • Viaje por la cocina española, Madril, Salvat, 1969

Saiakerak

  • Pirineo Romántico, Madril, 1950
  • Nosotros los Vascos, 1962
  • Pío Baroja, 1965

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.