Lucerna (kriseilua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucerna Brontze Aroko, Burdin Aroko, Erromatar garaiko eta Antzinaro Berantiarreko kriseilu edo argimutil edo argiontzi[1] bat zen. Gehienetan zeramikazkoak ziren, baina metalezkoak eta harrizkoak ere aurkitu dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/53/Lucerna_con_quadriga.jpg/640px-Lucerna_con_quadriga.jpg)
Argia emateko erabiltzen diren ontzi txikiak dira. Lucerna erromatarren kasuan, edukiontzi itxiak izaten dira, gehienetan enbor-formakoak, moko edo aho batekoak edo bikoak, eta askotan apaingarriak izaten dituzte, nahiz eta batzuk lauak izan, dekoraziorik gabeak, eta akaso, asko bernizatuta. Funtsean argiztapen-tresna gisa erabiltzen ziren, lanpara eramangarri gisa, baina beste helburu batzuk ere izan zitzaketen, hala nola, sinbolikoak eta liturgikoak hileta-testuinguruetan. Mehatzetan denbora neurtzeko erabili ziren.