From Wikipedia, the free encyclopedia
Lucas Cranach Zaharra (alemanez: Lucas Cranach der Ältere; Kronach, 1472ko urriaren 4a - Weimar, 1553ko urriaren 16a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen, Pizkundeko nagusietakoa. Erretaulak, erretratuak, grabatuak, irudi apaingarriak eta emakumezkoen irudiak egin zituen. Joera errealistaren maisua izan zen.
Lucas Cranach Zaharra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1540 - 1540
1531 - 1531
1505 - 1547 ← Jacopo de' Barbari (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Kronach, 1472ko urriaren 4a | ||||||
Herrialdea | Germaniako Erromatar Inperio Santua Alemania | ||||||
Bizilekua | Cranachhaus (en) | ||||||
Heriotza | Weimar, 1553ko urriaren 16a (81 urte) (81 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Weimar | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Hans Maler, Hans Sunder | ||||||
Ama | Barbara Hübner | ||||||
Ezkontidea(k) | Barbara Brengbier (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Familia | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | alemana | ||||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, diseinatzailea, artista, marrazkilaria, copper engraver (en) , farmazialaria eta argitaratzailea | ||||||
Lantokia(k) | Wittenberg Viena eta Weimar | ||||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||||
Influentziak | Quentin Metsys eta Jan Mabuse | ||||||
Mugimendua | German Renaissance (en) | ||||||
Genero artistikoa | erretratua biluzia margolaritza erlijiosoa margolaritza mitologikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Luteranismoa | ||||||
Lucas Cranach aitaren lantegian hasi zen lanean, grabatzaile eta margolari gisa. XV. mendearen amaieran, Maximiliano I.aren babesa lorturik, Vienara joan zen. Han izan zituen lehen harremanak humanistekin. 1505ean Wittenbergen hartu zuen bizitokia, Frederiko Jakintsua Saxoniako hautesleak deituta, eta han bizi izan zen 1550 arte. Saxoniako dukeen zerbitzuan jardun zuen harrezkero.
Wittenbergen Lutero ezagutu eta haren adiskide egin zen. Haren liburuak apaintzeko irudiak eta erreformazaleen erretratuak egin zituen (Lutero, Katharina von Bora...), eta baita eliza luterotaretarako erretaulak eta irudiak ere. Luterorekin zuen adiskidetasuna zela eta, Erreformako pintorea deitu izan zaio. Margolaritzaz gainera, politikan eta negozioetan ere jardun zuen, eta azkenean bere semeen esku utzi behar izan zuen lantegia, eskaera guztiei ezin erantzunik.
Cranachek Danubioko edo Vienako Eskolako maisuekin ikasi zuen, eta horrek errealitatearen ikuspegi itxuraz lasaia eman zion. Bere pintura ez da Durerorena eta Grünewaldena bezain sakona, baina zalantzarik gabe, haiena baino gozoagoa da.
Hasierako lanetan paisaiak du nagusitasuna. Irudiak paisaian galtzen direla dirudi, Atsedena Egiptoko ihesaldian (1504) koadroan ikus daitekeen bezala. Vienan eginak dira, orobat, Johann Stephan Reussen erretratua (1503) eta Johannes Cuspinianena (1503), eta hor ere garrantzi handia dute paisaiak eta kolore beroek. Baina obra askotan paisaiaren lasaitasuna itxurazkoa da soilik. Izan ere, Nekaldiari edo santuen bizitzari buruzko koadroetan batez ere, nabarmenak dira tentsioa eta indarra, eta gai da dramatismo betera iritsi gabe formen erritmoa, konposizioa eta kromatismoa distortsionatzeko.
Baina Wittenbergen egindako obretan espiritu poetikoa nagusitzen zaio patetismoari eta espresionismoari, batez ere 1509an Herbehereetara egin zuen bidaiaren ondorengo koadroetan. Kolore hotzagoak eta espazio geometrikoagoak erabili zituen, eta gai mitologikoak eta antzinako historiakoak irudikatu zituen. Gai horietan emakumearen gorputzari eman zion protagonismoa. Humanismoak maitasun sentsuala goraipatzen zuen, eta maitale eta adiskide eder gisa hartzen zituen emakumeak, eta hori bera egin zuen Cranachek bere pinturan. Azkenaldiko obretan aipagarriak ditu Ehiza (1529) eta batez ere erretratuak: Lutero, Luteroren gurasoak eta abar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.