From Wikipedia, the free encyclopedia
Love is in the Bin (euskaraz: «maitasuna zakarrontzian dago») Banksy kale artistaren 2018ko performance artistiko bat izan zen Londresko Sotheby's enkante etxean egindakoa.
Love is in the Bin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Banksy |
Sorrera-urtea | 2018 |
Izenburua | Girl with Balloon eta Love is in the Bin |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | aerosol paint (en) , Pintura akrilikoa, Margo-oihala, cardboard (en) , picture frame (en) eta paper shredder (en) |
Dimentsioak | 101 () × 78 () × 18 () cm |
Deskribapena | |
Oinarritua | Girl with Balloon |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Jabea | ezezaguna, ezezaguna eta Banksy |
Historia | |
Erakusketak | ezezaguna |
Gertaera nabarmenak | 2018ko urriaren 5a Enkante — Sotheby's London (en) |
Enkantera lan jakin bat irten zen 2018ko urriaren 5ean, Banksy-ren beraren 2006ko Girl with Balloon delakoa, eta salmenta iragarri zen unean bertan, auto-suntsipeneko sistema bat jarri zen martxan ustekabean, margoa ia suntsitu zuena. Markoaren azpitik irristatu zen margolana, eta non papera txikitzeko sistema batek urratuta utzi zuen lana[1].
1.042.000 liberatan saldu zen artelana galdu ez zela ondorioztatu zuen Sotheby'sek, eta hain zuzen ere, performanceak izenburu berria duenez, "enkante batean zuzenean sortu den historiako lehen artelana" omen da emaitza. Lana ikusgai dago harrezkero Staatsgalerie Stuttgart-eko aretoan[2].
2019ko Iruñeko San Fermin jaietarako kartel lehiaketa irekira aurkeztu zen lan batek (El arte está en la calle) erreferentzia zuzena egin zion Banksyren lan honi. Marko baten azpitik, jaietako gerriko gorriaren hari askeak ikusten ziren zintzilika, hala nola margolanaren oinarri urratua. Álvaro García Etxeberria Iruñeko egilearen lana izan zen, eta ez zuen lehiaketa irabazi[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.