Lotura ioniko
Atomoen arteko lotura-mota, atomo batek besteari elektroi bat edo batzuek emanez eta biak ioi bihurtuz (lehena negatiboa eta bigarrena positiboa) gauzatzen dena. Kontrako kargako ioien arteko erakarpen elektrostatiko bidez gauzatzen da lotura / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lotura ionikoa elementu kimikoen artean sortzen diren lau lotura kimiko moten arteko bat da. Bertan, elektronegatiboagoak diren elementuek elektropositiboagoen elektroiak erakartzen dituzte beraien ingurura, bereganatu arte, hala, gehienetan, zortzikotearen araua betetzen dute[1]
Lotura ionikoa metal eta ez-metalen artean gertatu ohi da, izan ere, metalak, elementu elektropositibo gisa jardun eta ez metal elektronegatiboari elektroi kopuru jakin bat ematen dio. Elektroi truke honen bidez eta indar elektrostatikoa baliatuz, kristal edo sare ionikoak sortzen dira, non karga desberdinetako elementuek elkar erakartzen duten.[1]