Lorenzo Langstroth
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lorenzo Lorraine Langstroth edo Lawrence Lorrain Langstroth (Filadelfian, Filadelfia, AEB, 1810eko abenduaren 25a – 1895eko urriaren 6a) erlezaina eta apaiz luterano estatubatuarra izan zen; Filadelfian jaio zen, Pensilvanian, eta erlezaintza modernoaren kontzeptua sartu zuen.
Lorenzo Langstroth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1810eko abenduaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Dayton, 1895eko urriaren 6a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Woodland Cemetery and Arboretum (en) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | erlezaina eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Erlezaintzari egin zion ekarpenik handiena «erle-pasagune»az ohartu izana da. Alegia, ohartu zen erleek abaraskak egiten dituztenean, sabaitik zintzilik, abaraskak paralelo eraikitzen dituztela eta beti tarte bat uzten dutela bi abarasken artean. Tarte hori, «erle-pasagune» deitua, 5 eta 9 mm artekoa da. Aurkikuntza horren ondorioa izan zen erlauntzetan tarte hori errespetatuz listoi paraleloak ipintzea, erleek listoi horietatik zintzilik egin zitzaten beren abaraskak. Horrela eginik, erlezainak listoiarekin batera atera zezakeen abaraska eta aztertu haren egoera.[1]