From Wikipedia, the free encyclopedia
Lope IV.a Diaz Harokoa (- †1322ko urria) gaztelar noblea izan zen,[1] Urduña eta Balmasedako jauna izandakoa.[2]
Lope IV.a Diaz Harokoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | XIII. mendea | ||
Herrialdea | Gaztelako Koroa | ||
Heriotza | 1322ko urria ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Diego Lopitz V.a Harokoa | ||
Ama | Violante Gaztelakoa | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Haro leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata eta militarra |
Aita Diego V.a Lopez Harokoa Bizkaiko jauna eta ama Alfontso X.a Gaztelakoaren alaba Violante izan zituen. Maria Diaz Harokoarekin auzitan zegoenez, 1307an Fernando IV.a Gaztelakoak proposamena egin zuen Diego Lopezi. Bere bizitzan zehar jaurerria mantentzea baina hiltzerakoan Maria Diaz Harokoari eman, Urduña eta Balmaseda izan ezik. Diegok ez zuen proposatutakoa onartu 1300. urtean Maria Diazek egindako abdikazio-zina gogoratuz. Diego Lopezek aitasantutzari apelazioa aurkeztu eta Klemente V.ak zina legeztatu zuen. 1307ko otsailean erregeak proposamena hobetu eta gainera Miranda Ebro eta Villalba de Losa gehitu zizkion. Diegok ezetza mantendu zuen. Baina, urte hartako Valladolideko gorteetan, Maria Molinakoaren bitartekaritzari esker, alde biek akordioa berretsi zuten.[3]
130eko urtarrilean aita hil zitzaion Orduan 1307ko hitzarmena bete zuten eta iloba berriro Bizkaiko andre bilakatu zen.[4]
Ez zuen seme-alabarik izan eta Fernando Diaz Harokoa bere anaia oinordeko bilakatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.