From Wikipedia, the free encyclopedia
Lope II.a Diaz Harokoa (c. 1170 - 1236ko azaroaren 15a) , "Buru ausarta" deitua, ezagutzen den Bizkaiko seigarren jauna izan zen, 1214-1236 urteetan.[1]
Lope II.a Diaz Harokoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ezezaguna, 1170 | ||
Herrialdea | Gaztelako Erresuma | ||
Heriotza | ezezaguna, 1236ko azaroaren 15a (65/66 urte) | ||
Hobiratze lekua | Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa | ||
Familia | |||
Aita | Diego Lopitz II.a Harokoa | ||
Ama | María Manrique de Lara | ||
Ezkontidea(k) | Urraka Alfontso Leongoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Haro leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | gudaria | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Navas de Tolosako gudua |
Diego II.a Lopez eta Maria Manrique Larakoaren semea izan zen.[2]
1212an, 500 bizkaitar infantzoi zuzendu zituen Navas de Tolosako guduan. Bertan bere aita almohadeak mendean hartu zituzten hiru kristau armadetako baten buruzagia izan zen. Gudua irabazi eta berehala, erregeak aitari Durangaldearen tenentzia eman zion.
Tenentziak ondare bilakatzeko, Diegok Lope semearekin partekatu zituen. Lopek 1210etik aurrera Gaztela Zaharra, 1211tik aurrera Asturias de Santillana eta 1213tik aurrera Araba gobernatu zituen.[3]
1214an, aitaren heriotzan eta berrogeita lau urte inguru zituela, leinuaren buruzagi bilakatu zen.[4] Egun gutxi batzuk geroago Alfontso VIII.a Gaztelakoa hil zen, Henrike bere hamar urteko semea oinordeko bilakaturik. Harotarren arerio nagusia zen Lara leinuak erregeordetza bereganatu zuen. Lopek, orduan, Henrikeren arreba zen Berengaria Gaztelakoaren alde egin zuen.
1217an Henrike istripu batean hil eta arrebak tronua jarauntsi zuen. Hala ere, honek laster uko egin zuen koroari Fernando bere semearen alde. Fernando III.a Valladoliden koroatu eta Autillo de Campos hiribilduan aldarrikatu zuten. Fernandoren aita zen Alfontso IX.a Leongoak ez zuen semea Gaztelako tronuan ikusi nahi eta Erresuma inbaditu zuen. Kanpaina honetan, Alvaro Nuñez Larakoak hartu zuen baina Lopek laratarra laster mendean hartu eta atxilotu zuen.
Emandako laguntza eskertzeko, Fernando III.ak Lope errege-alferez izendatu, Urraka Alfontso Leongoa bere sasiarreba emazte moduan eman eta Haro eta Pedroso errioxar hiribilduak dohaintzan eman zizkion. Fernando III.aren alde, musulmanen aurkako hainbat espediziotan parte hartu zuen.[5] 1227an Baeza hartu zuenez, erregeak Baezaren konkistatzaile izendatu zuen.[6]
Balmaseda eta Urduñako herriak jaso zituen beretzat eta hiri-gutuna eman zien, Logroñoko foruaren arabera. Bermeoko eta Plentziako hiri gutunak ere eman zituen.[7]
Etxean Calahorrako gotzaina zuen arerio nagusia. Honek San Millán de Susoko monasterioarenak ziren zenbait parrokiari zergak eskatu zionean, Lope haserretu zuen eta 1232an elizbarrutiaren egoitza Santo Domingo de la Calzadako katedralera eraman zuen. 1235ean Lopek gotzaina egotzi zuen eta, Erroman zegoela aprobetxatuz, Calahorrako katedralera itzularazi zuen elizbarrutiaren egoitza.
1233an Úbedako setioan erregeak Lope iraindu zuen eta bion arteko harremanak gaiztotu ziren. Hurrengo urtean, Castro leinuaren buruzagia zen Alvaro Perez Castrokoa "gazteluzaina"k Mentzia Loperen alaba erregearen baimenik gabe ezkondu zuenez, tenentzia guztiak kendu zizkion. Auzia konpontzeko, Berengaria Gaztelakoari eta Beatrix Suabiakoa Fernando III.aren emazteari laudo bat eskatu zieten.[8]
1236an hil zen eta Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioko zaldunen klaustroan lurperatu zuten.
Lopek Urraka Alfontso Leongoa ezkondu zuen. Hau Alfontso IX.a Leongoaren alaba naturala izan zen, bere ama Laudioko jaunaren alaba zen Ines Enekoitz Mendotzakoa izanik.[9]
Hurrengo seme-alabak izan zituzten:
Santa Gadeakoa zen Tota Saltzedokoarekin seme bat izan zuen:
Maitale ezezagun batekin beste seme bat izan zuen:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.