Lois Weber
From Wikipedia, the free encyclopedia
Florence Lois Weber (1881eko ekainaren 13- 1939ko azaroa 13) estatubatuar zinema aktorea, produktorea eta zuzendaria izan zen. Film luzea zuzendu zuen lehen emakumea izan zen, The Merchant of Vennice, 1914ean.
Lois Weber | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | chile maracas (en) , 1879ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Hollywood, 1939ko azaroaren 13a (60 urte) |
Heriotza modua | : ultzera |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Phillips Smalley (1904 - 1922) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema aktorea, zinema ekoizlea, film screenwriter (en) eta aktorea |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Anthony Slide, zinema historialariak, baieztatzen du: “ D. W. Griffithekin batera, Lois Weber amerikar zinearen lehen autorea izan zen, produkzioko alor guztietan konprometitutako zinemagilea, eta bere ideia eta filosofia propioak komunikatzeko irudia mugimenduan erabili zuen”.
Lois Weberrek, bere aktore eta zuzendari lanetan XX.mende hasieran New Woman diskurtso aldarrikatzaileak entzuten zituzten bitartean, ohitura biktoriar batzuk mantendu nahi zituzten emakumeen tentsioa islatu zuen bere filmetan. Psikologia femenino berriaren sorrera dokumentatzea lortu zuen, aurrerapenaren aroan emakumea izatearen zailtasunak kontraesan eta konplexutasunen bitartez ikustaraziz.[1]