Logotipo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Logotipoa, batzuetan logo laburtzapenaz ere deitua, erakunde edo marka bat identifikatzen duen elementu grafikoa da. Grafiko soil batez diseinatu badaitezke ere, maiz erakunde edo marka izena ere barnehartzen dute, irudi edota tipografia berezi batez.
Metal beroko tipografiaren garaian, logotipo bat hitz bakar bat zen, tipografia bakarrekoa (adibidez: ATF Garamond), bi hizki edo gehiago dituen ligamentu baten kontrakotzat hartuta, baina hitzik osatu gabe. Hedaduraz, terminoa, era berean, modu berezian jarritako eta ordenatutako sailkapen tipografiko baterako ere erabiltzen zen. Komunikazio masiboaren garaian, enpresaren logotipoa, askotan, bere markaren sinonimo da[1].