![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/2e/Mummy_bag.jpg/640px-Mummy_bag.jpg&w=640&q=50)
Lo-zaku
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lo-zakua[1] zaku forma duen objektua da; barruan sartuta gaueko hotzetik babestuta lo egiteko baliatzen da.[2] Funtsean, kremailera batekin edo antzeko baliabideekin itxi daitekeen manta bat da, eta ohe-funtzioak betetzen ditu egoeretan (adibidez, kanpaldietan, eskaladetan, mendi-ibilietan, etab.). Lo-zaku on batek trinkoa eta arina izan behar du, eta babes termiko ona eskaini behar du.