Liudmila Rudenko
xakelari sobietarra / From Wikipedia, the free encyclopedia
Liudmila Vladimirovna Rudenko (errusieraz: Людми́ла Влади́мировна Руде́нко, ukraineraz: Людмила Володимирівна Руденко) (Lubni, 1904ko uztailaren 27a - Leningrad, 1986ko martxoaren 4a) ukrainar-sobietar xake jokalaria eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna izan zen.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Liudmila Rudenko | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lubny (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | San Petersburgo, 1986ko martxoaren 4a (81 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Jasotako sariak |
Itxi
1950ean Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun titulua eskuratu zuen 16 jokalariz osatutako txapelketa irabaztean. Bigarren Mundu Gerraren ondoren antolatzen zen lehenengo txapelketa zen, 6 urtez munduko txapeldunik izan gabe egon ostean (Vera Mentxik, aurreko txapelduna, 1944an hil zen). Txapeldun titulua 1953an galdu zuen Elizaveta Bykovaren aurka (6-8; +7 -5 =2).
1952an Emakumezkoen Sobietar Xake Txapelketa irabazi zuen.