From Wikipedia, the free encyclopedia
Lise Meitner (Viena, 1878ko azaroaren 7 – Cambridge, 1968ko urriaren 27), emakume zientzialarien artean garrantzitsuenetarikoa da. Naziengandik alde egin zuen emakumea. Fisio nuklearraren arduraduna.[1] Bonba atomikoaren ama judua eta, aldi berean, Manhattan proiektuan parte hartu izan nahi ez zuen zientzialari bakarra. Lise Meitner pertsona oso ezaguna izan zen Bigarren Mundu Gerraren ostean, Eleanor Roosevelten mailako heroia. Hala ere, gaur egun ez da oso ezaguna. Literatura orokorrean fisio nuklearrean egindako lan aitzindaria ez da ia aipatzen, eta bere izena agertzen bada fisika nuklearrean kontribuzioak egin zituela esaten da, eta modu marjinal batean. Beste emakume zientzialari asko bezala, bere izena garrantzitsua ez balitz bezala hartzen da.[2]
Lise Meitner | |||
---|---|---|---|
1926 - 1938 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Elise Meitner | ||
Jaiotza | Viena, 1878ko azaroaren 7a | ||
Herrialdea | Cisleithania (1878ko azaroaren 7a - 1918ko azaroaren 12a) Austria (1918ko azaroaren 12a - 1938) Suedia (1949 - | ||
Heriotza | Cambridge, 1968ko urriaren 27a (89 urte) | ||
Hobiratze lekua | St James Churchyard (en) | ||
Familia | |||
Aita | Philipp Meitner | ||
Ama | Hedwig Meitner | ||
Ezkontidea(k) | ezkongabea | ||
Haurrideak | |||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Akademisches Gymnasium (en) 1901) Vienako Unibertsitatea (1901 - 1906ko otsailaren 1a) doktoretza : fisika | ||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Franz S. Exner Ludwig Boltzmann | ||
Doktorego ikaslea(k) | Rudolf Jaeckel (en) Arnold Flammersfeld (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikari nuklearra, unibertsitateko irakaslea, kimikaria eta fisikaria | ||
Lantokia(k) | Stockholm eta Cambridge | ||
Enplegatzailea(k) | Frederiko Gilen Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea Royal Institute of Technology (en) 1953) Royal Institute of Technology (en) Amerikako Unibertsitate Katolikoa | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Suediako Zientzien Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Austriako Zientzien Akademia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa Protestant Church of the Augsburg Confession in Austria (en) | ||
Bere benetako izena, Elise Meitner izan zen. Lise Meitner-en jaiotza-egun zehatza ez da ezagutzen, baina Vienako jaiotze judu komunitatean, 1878ko azaroaren 17an jaio zela agertzen da. Nahiz eta beste dokumentu guztietan, 1878ko azaroaren 7a agertzea[3]. Beranduago kristautasunera bihurtu zen familia judu batean jaio zen. Bere aita Philipp Meitner izan zen, Austriako lehenetariko abokatu judua. Philipp-ek bere lanerako bulego bat ez zuen eskatu.[4] Horregatik, etxea ez ezik, bere aitaren bulegoa ere izan zen haien etxea. Lise eta bere 7 anai-arreba hazi ziren bere aitaren kontuak entzuten. Idealismoak eta haien aitaren eta amaren fedeak aurrerakuntzan egin zuten haien seme-alaba guztiak ikasketa altuak izatea.
Vienako Unibertsitatean ikasi zuen, non 1901ean eman zuen izena eta 1907an doktoratu zen. Berlingo Unibertsitatean ere ikasi zuen, Max Planck-en klaseak jarraitzeko.
Otto Hahn-ekin aritu zen 30 urteko iraupeneko ikerketa batean, eta 1918an protaktinioa aurkitu zuen. Irakasle bezala ere aritu zen Kaiser Wilhem institutuan eta Berlingo Unibertsitatean 1926 eta 1933 urteen artean.
1938ko bukaeran Alemania uztera behartuta ikusi zuen bere burua, nazi gobernuko Nuremberg-en legeen ondorioz, eta Manne Siegbahn institutuko ikerketa atomikora batu zen Estokolmoko Unibertsitatean. Bertan bere iloba Otto Robert Frischekin harremanetan jarri zen. Meitnerren laguntzaz, Otto Hahn eta Fritz Strassmann-ek gizakiak sortutako fisio nuklearraren lehen hastapenak lortu zituzten, baina ez ziren konturatu Lise-k emaitzak interpretatu zituen arte. 1939an Hahn-ek bere lana argitaratu zuen Meitnerren izena aipatu gabe, erregimen naziak emakume judu baten izena jartzen utziko ez ziotela aitzakia bezala jarriz. Metiner eta Frisch-ek fenomenoa azaldu zuten tanta likidoaren modeloaren bidez, fisio nuklearraren terminoa erabiliz Nature aldizkarian argitaratutako lan batean. Teoria atomikoari eta erradioaktibitateari buruz ikerketak egin arren, Otto Hahn-en lanean egilekide bezala ez agertzeak kalte handia egin zion bere karrerari. Izan ere, Nobel komiteak alde batera utzi zuen eta Hahn-i eman zioten Kimikako Nobel Saria 1944an. Hala ere, 1966an Enrico Fermi Saria eman zioten Estatu Batuetan, fisikan egindako kontribuzioen aitorpen bezala.
Kate-erreakzioaren existentzia proposatu zuen, zeinak bonba atomikoaren garapenean lagundu zuen. 109 zenbaki atomikoko elementu kimikoa haren ohorean izendatu zuten, Meitnerioa.
Meitner suediar hiritar naturalizatu zen 1949an. 1960ean erretiratu eta Erresuma Batura joan zen bizitzera, bere senide askorekin batera. Lise Cambridgen hil zen, 1968ko urriaren 27an. Nahi bezala, Bramleyn (Hampshire) lurperatu zuten, 1964an hildako bere anai Walterrekin batera. Haren ilobak, Otto Frischek, bere hilarriko inskripzioa idatzi zuen: <<Lise Meitner: inoiz ez gizatasuna galdu ez zuen fisikaria>>.[5]
1892ko uztailaren 15ean,14 urte zituenean, lizentziatu egin zen Ueters-eko ikastola batean. Bere kalifikazioak ez ezik, bere jarrera ere oso ona izan zen. Lisek frantsesa irakatsea erabaki zuen. Garai horretan emakumeak legez ezin zutelako unibertsitatera joan, eta soilik unibertsitate titulua behar ez ziren irakaskuntzetan lan egin ahal zutelako.
XIX. mendearen bukaeran, emakumeei usten hasi zieten filosofiako unibertsitatera joatea. Eta Lise bere heziketa bukatu ostean, Vienako unibertsitatera sartu zen. Baina klasean ikasi beharrean, unibertsitateko sotoan ikasten zuen, bere gelakide guztiak mutilak zirelako ez zioten usten klasera joatea.[1] Bere fisikako ikasketak 1905. urtean bukatu zituen. Baina oraindik ez zituzten onartzen emakumeak lan mota horietan, eta horregatik: frantseseko irakaslea izaten jarraitzea erabaki zuen.
Urte batzuk geroago, erabaki zuen Berlin-en jarraitzea bere ikasketak. Eta fisika nuklearreko lehenengo mailako irudia izatea lortu zuen.
Lise Meitner proiektu askotan egon zen lanean baina judua eta emakumea zenez ez zuen inolako hitzik ez botorik izan urte haietan. Esan beharra dago ere meritua taldeko beste gizon guztiek jasotzen zutela eta Liseren izena azkena jartzen zela, edo zuzenean ez zela jartzen ere. Arrazoi hauengatik hainbat sariei uko egin zuen. Nobel sariaadibidez..
Bere aurkikuntzen artean daude:
Literatura Orokorrean fisio nuklearrean egindako lan aitzindaria ez da ia aipatzen Liseren lanetan, eta bere izena agertzen denean bakarrik bere fisika nuklearra eta mugagabeko ekarpenei buruz hitz egiteko da. Garai hartan Hitler, Reichskanzeler bezala izendatu zen eta honen ondorioz Lise Alemaniara bueltatu zen bere proiektuekin jarraitzeko, fisio nuklearrarekin zehazki. Honela bere proiektuekin jarraitzea lortu zuen, baina irakasle tituluaz pribatu zuten, bere lanetik nola baztertzen zuten ikusten zuen bitartean. Geroago Suediako unibertsitate batean lana lortu zuen bere lanean jarraitzeko baina baldintzak oso penagarriak ziren, ez baitzioten beharrezko materialak eskaintzen bere proiektuan jarraitzeko.
Otto Fritz Strassmann eta Hahn Liseren proiektuaren laguntzaileak ziren. Hauen arteko komunikazioa zaila izan zen, baina debateak eta erantzunak bikainak izan ziren.
1902an, Hahn eta Strassmann-ek Lise-kin esperimentu bat egin zuten, uranio nukleo astun bat bi nukleo arinagoetan banatuz. Lise Meitner eta Otto Frisch-ek ondorioztatu zuten: uranioa neutroiekin bonbardatzean uranioak neutroi bat harrapatu eta bi zatitan banatzen da, 3 neutroi eta energia kopuru handia igortuz. Fisio nuklearra aurkitu zuten. Aurkikuntza horretarako, 1944an Kimikako Nobel saria jaso zuen. Fisio nuklearraren azterketa kimika eta fisika nuklearreko eremuetako bat da. Otto Hahn-ek Nobel saria jaso zuen aurkikuntza horregatik eta domeinu publikoaren arren, Lise-ren merituaren ezagutza ez zuen onartu.
Gaur egun fisio nuklearra honela deskribatzen da: nukleo astun bat jatorrizko nukleoaren erdia diren masa eta zenbaki atomikoko beste bi nukleotan banatzen duen prozesua, rubidio eta zesio atomoetan hain zuzen.
1982ko abuztuaren 29an, Peter Armbruster eta Gottfried Münzenberg ikertzaile alemaniarrek lehen aldiz meitnerioa, elementu erradioaktiboa sintetizatu zuten, ioi pisutsuen proiektuan (kasualitatez aurkitu zuten berez). Liseren omenez bere izenarekin izendatu zuten elementua, errebindikatzeko berak jasandako guztia bere bizitzan judua izateagatik, emakume zientzilaria izateeagatik,...
35 urte igaro dira eta meitnerioak oraindik ez du frogatu erabilgarritasunik. Nature aldizkariaren arabera, "ez luke gutxietsi behar, historia eta zientziaren zati garrantzitsu bat gogorarazten baitu".
Meitnerio izena Lise Meitner matematikari eta fisikari, austriar eta suediar jatorriaren omenez, iradoki zuen, baina 101 eta 109 arteko elementuen izenak eztabaidatu ziren; horrela, IUPACek unnilennio izena hartu zuen (Une sinboloa) aldi baterako, elementuaren izen sistematiko gisa. 1997an, gatazka ren ondoren Meitnerio bezala izendatu zuten elementua eta gaur egun honela jarraitzen da deitzen.
Taula periodikoaren elementu kimikoa da, zeinaren sinboloa Mt den eta bere zenbaki atomikoa 109. Isotopo egonkorrena 278Mt da eta bere bizitza erdi denbora 7,6 s da.
Aurreko fenomenoaren aurkikuntzari esker ulertu zuten honen energia askapenak (fusio nuklearra) beste gauza batean erabilgarria izan zitekeela. Alemania eta Estatu Batuetan, bonbak eraikitzeko ideiak hasi ziren gerrari amaiera garaia emateko, baina Lise erretiratu eta uko egin zuen proiektu honi, konkretuki, Manhattan izeneko proiektua. Proiektu horretik ahalik eta gehien aldentzea saiatu zen. Honen ondoren bere proiektuekin baketsu jarraitzen saiatu zen eta ahalik eta gehien laguntzen kontribuzioak egiten mundu zientifikoari.
Proiektuan parte hartzera gonbidatu izan arren, Lise ez zen inoiz arma nuklearraren sorreran parte hartu.
Distantziaturik ere, Otto Hahn eta Meitner doktoreekin batera ikerketekin jarraitu zuten. Elkarrekin aurkitu zuten elementu erradioaktibo bat, protaktinioa. 91. zenbaki atomikoa du, eta haren inguruan hainbat lan argitaratu zituen.
Aurreko aurkikuntzetaz gain beste lan askotan parte hartu zuen, esterako: 1939. urtean erradioaktibitatea eta teoria atomikoa aurkikuntzan lan egin zuen. Kate erreakzioei buruz lan egiteagatik ezaguna da.
Zientzialariak hainbat sari lortu zituen eginiko lanarengatik eta zientzian, gehien bat fisika arloan eginiko ekarpenengatik. [6]
•1925 ean Lieben saria irabazi zuen.
•1946 an urteko emakume izendatu zuen National Press Club-ak
•1949 an Max Planck domina eskuratu zuen, fisika teorikoan eginiko ekarpenengatik, sari hau Otto Hahn-ekin batera lortu zuen.
•1955 ean Otto Hahn saria irabazi zuen.
•1960an Wilhelm Exner domina irabazi zuen
•1966 an Enrico Fermi Award-a Hahn eta Fritz Strassmannekin batera lortu zuen.
Meitnerrek jasotako ohore asko zalantzan jarri izan dira fisio nuklearraren nobela ez irabazteagatik. Sari hau Otto Hahn-ek bakarrik eskuratu zuen.
Lise eta Otto elementu artifizial berriak sortzea helburu zuen ikerketa batean lanean ari ziren. Hau egiteko uranio atomoaren nukleoari neutroiak botatzen hasi ziren. Liseren ikerkuntza oztopatuta ikusi zen naziak gobernura iritsi ziren momentuak, Meitner judua zen eta honengatik Alemaniatik alde egin zuen. Lise Suedian zegoen bitartean Ottok ikerkuntzarekin jarraitu zuen alemanian. Ezkutupean gutunak idazten zituzten ikerkuntzaren berri emateko. Ottok esperimentuetatik lortutako emaitzak ulertzeko arazoan zituen eta gutun hauetan Meitnerri adierazten zion. Meitner Suediatik konturatu zen egiten ari zirena ez zela elementu berriak sortzea, baizik eta uranio atomoaren nukleoa zatitzea. Zatiketa honek izugarrizko energia sortzen zuela konturatu zen. Honela Lise Meitnerrek fisio nuklearra aurkitu zuen.
Ottori jakinarazi zion eta honek ikerkuntzarekin jarraitu zuen. Azkenik 1944 ean Otto Hahn-i Nobel Saria eman zioten Liserekin egindako lanarengatik baina berari errekonozimendurik eman gabe.[7]
Lise berak idatzi zuen gutun batean, “Ziurrenik Hahn ek merezi zuen Kimikako Nobela, hortaz ez dago zalantzarik. Baina uste dut Otto Robert Frischek eta biok ekarpen handia egin genuela uranioaren azterketan, fisioari buruz hizketan, zergatik sortzen den eta zer sortzen duen hainbesteko energia guk argitu genuen".[8]
Meitnerrek bizitza gogorra izan zuen jaio zen garaiarengatik. Garai hartan emakumeek ezin zuten unibertsitatera joan eta honek bere ikasketetan trabak jarri zituen baina hala ere doktoretza bat lortu zuen eta honela munduko bigarren emakumea bilakatu zen doktoretza bat lortzen. Bizi zen garaia zela eta, behin lana lortu zuenean ezin zituen laborategiak gizonekin konpartitu beraz aparteko gela batean egin behar zuen lan, bakarrik eta behar zuen material guztia izan gabe.[12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.