![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fd/Shiv_lingam_Tripundra.jpg/640px-Shiv_lingam_Tripundra.jpg&w=640&q=50)
Lingam
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lingam, linga edo shivalingam delakoa (sanskritoz linga, लिङ्ग, zeinu edo marka) hinduismoko tenpluetan Shiva jainkoa gurtzeko erabilitako irudikapena da.[1][2][3] Indiako kultura tradizionalean, lingama jainkoaren energiaren eta potentzialtasunaren sinboloa da, zakil estilizatu bat, forma faliko bat.[4][4]
Lingama yoni delakorekin batera irudikatzen da maiz, Shakti jainkosaren sinbolo batekin, hau da, emakumeen energia sortzailearekin eta aluarekin. Lingam eta yoni elkartzeak "maskulinoaren eta femeninoaren batasun zatiezina, eta espazio pasiboa eta denbora aktiboa adierazten ditu, bizitza guztiaren jatorria dena".