From Wikipedia, the free encyclopedia
Linea alba edo lerro zuria[1] aponeurosi bat da, egitura tendoitsu bat; gizakietan eta beste ornodun batzuetan abdomeneko erdiko lerroa beheranzko norabidean zeharkatzen du, abdomeneko aurreko bi muskulu zuzenen artean. Xifoide apofisitik pubiseko sinfisiaren goiko ertzeraino hedatzen da. Lerro zuria edo linea alba, izenak dioen bezala, zuria da, ehun konektiboz osatuta dagoelako.
Abdomeneko muskulu zuzenen aponeurosiak kanpoko muskulu lapranaren, barruko muskulu lapranaren eta abdomeneko zeharkako muskuluaren ehun konektiboekin elkartzean sortzen da. Tendoi hauek modu lapranean elkargurutzatzen dira hiru geruzatan zilbor gainean, eta modu konbergentean zilborretik behera; honek distentsio mugimendu txikiak ahalbidetzen ditu. Muskulu hauen arteko banaketa handiagoa da zilborretik gora, saihetsetako kartilagoetan txertaturik daudelako (zilborretik behera ertz medialetik lotzen dira). Lerro zuriaren azpitik igitai-formako lotailua dago, eta zilbor atzean zilbor-faszia. [2]
Soilik ehun konektiboz osatuta dagoenez, eta ez duenez nerbio edota odol-hodi garrantzitsurik, kirurgian gune erabilia da ebakuntzak hasteko. Hala ere, nahiz eta asko erabili zenbait arrisku ditu, hala nola hernien agerpena eta ebiszerazioa sutura okerrak direla eta. [3] [4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.