Lignina
Zenbait landare-zelularen paretaren osaketan parte hartzen duen molekula organikoa, paretari zurruntasuna ematen diona eta ondorioz ehunak zurezko bihurtzen dituena / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lignina polimero bat da, Plantae erreinuko organismo zelularretan eta baita Chromalveolata erreinuko, Dinophytas dibisioko, algetan [1] presente dagoena. Lignina hitza, latineko lignum [2] hitzetik dator, eta horren esanahia 'zura' da. Kimikoki, polimero fenoliko erretikulatuen [3] barruan sailkatzen da. Talde aromatiko ez-karbohidratikoen barruan kokatzen den eta polimero egitura ezberdin asko izan ditzakeen konposatua da. Beraz, lignina mota anitz daudela esan daiteke, ez dago lignina egitura bakarra naturan.
Polisakaridoen ondoren, lignina, landareen polimero organiko ugarienetakoa da, zelulosa eta hemizelulosarekin batera. Hiru konposatu hauen banaketa landarearen araberakoa da. Zuraren kasuan, adibidez, normalean konposizio hau aurki daiteke:
zelulosa: % 38-50 hemizelulosa: % 23-32 eta lignina: % 15-25
Lignina eduki altua aurkezten duten eta merkataritza arloaren ikuspegitik interesgarriak diren landare asko exisitizen dira, adibidez, Panicum virgatum, % 33ko lignina edukia daukana eta Pinea abies, % 28-39ko lignina edukikoa. [4]