Lidia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lidia[1] (asiriera klasikoz: Luddu; antzinako grezieraz: Λυδία) Asia Txikiko mendebaldeko Burdin Aroko erresuma bat izan zen. Antzinako Joniatik ekialdera zegoen, gaur egungo Turkiaren barneko Uşak, Manisa eta Izmir probintziak dauden tokian. Populazioa lidieraz mintzo zen (Anatoliako hizkuntza bat). Homerok Meonia deitzen zion eskualdeari.
Datu azkarrak Lidia Λυδία, Geografia ...
Lidia Λυδία | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
k. a. 1200 – k. a. 546 | |||||||||
Monarkia | |||||||||
![]() Lidia antzinako erresumaren kokapen-mapa | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Sardes | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Lidiera | ||||||||
Historia | |||||||||
|
Itxi
Hititen inperioa erori zenetik persiar akemenestarrek bereganatu zuten arte iraun zuen erresumak. Txanponak egin ziren lehen lurraldea izan zen, Txinan eta Indian baino lehen, K.a. VII. mendearen erdialdean, Giges-en erregealdian.