Leslie urakana (2018)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leslie 2018ko denboraldiko Atlantikoko 12. ekaitza eta 6. urakana izan zen. 1842. urtetik inoiz Iberiar Penintsula zeharkatu duen urakanik bortitzena izan zen. Urakana, jada zikloi tropikal bilakaturik, Figueira da Foztik sartu zen penintsulan urriaren 13ko 21:10 UTC-an.[1]
Datu azkarrak Ozeano arro, Honen parte da ...
Leslie urakana | |
---|---|
Category 1 hurricane (en) (SSHS) | |
Ozeano arro | Ozeano Atlantikoa |
Honen parte da | 2018 Atlantic hurricane season (en) |
Denbora-tarte | 2018ko irailaren 23a - 2018ko urriaren 16a |
Kokaleku | Portugal Espainia Frantzia |
Mantendutako gehienezko haizea | 150 km/h (80 kn) |
Presio atmosferikorik baxuena | 968 hPa |
Pertsona hilak | 11 |
Itxi
Euri-jasak eta haize-bolada bortitzak zirela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak urriaren 14an abisu horia aktibatzea aurreikusi zuen.[2]
Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren urriaren 14ko gauean eta urriaren 15eko goizean, uholdeen ondorioz: Trebesen zazpi pertsona hil dira, bi Villegailhencen, bi Villalierren eta beste bat Villardonnelen.[3]