Leontyne Price
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko otsailaren 10a) sopranoa da, eta Verdiren operen interpretazioagatik da ezaguna, bereziki Aidarenangatik, gerraostean bere egin baitzuen. Operan, nazioarteko ospea lortu duen lehen abeslari afroamerikarra da[1][2].
Leontyne Price | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mary Violet Leontyne Price |
Jaiotza | Laurel (Mississippi), 1927ko otsailaren 10a (97 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Talde etnikoa | afro-amerikarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | William Warfield (en) (1952 - 1973) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Juilliard School (en) Central State University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria |
Lantokia(k) | New York |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Genero artistikoa | opera herri-musika |
Ahots mota | sopranoa |
Diskoetxea | RCA Victor |
|
Pricek, izan ere, Central State Universityn ikasi zuen, eta, gero, Juilliard-en (cum laude notaz graduatuz). Operan, Verdiren Falstaff obran, Mistress Ford-en paperarekin debutatu zuen. Emanaldia entzun ondoren, Virgil Thomsonek Four Saints in Three Acts (Lau santu hiru ekitalditan) eszenaratzeko kontratatu zuen debut-bira hasi aurretik; Gershwin-en Porgy and Bessen berriz emate arrakastatsua ere egin zuen (William Warfield senarrarekin batera). Ondoren, kontzertu ugari eman zituen, baita Kongresuko Liburutegian Samuel Barber konpositorearekin, piano jotzaile gisa, emandako errezitaldia ere. 1955ean, Pucciniren Tosca telebistaz emandako interpretazioaz gain, San Frantziskoko operan Dialogues des Carmélites, Poulenc-ena, eta Aida obrek ezagutarazi zuten nazioartean. Aidarekin, munduko opera-antzoki nagusi askotan kantatu zuen, 1961ean Metropolitan Operan (Met) egindako debut arrakastatsuaren aurretik, Verdiren Il trovatoreko (Trobalaria) Leonora paperean. Bere ibilbidearekin jarraitu zuen, eta, hogei urtez, hainbat operaren protagonista izan zen. Horrek XX. mendeko interprete nagusien artean kokatu zuen. Obra horietako bat Barberren Antony and Cleopatra (Antonio eta Kleopatra) izan zen, mundu osoko estreinaldia protagonizatu baitzuen. 1985ean, agur esan zion Metropolitan Operari Aidarekin[3].
Soprano liriko spintoa (liriko bultzatua), bere interpretazio musikalak sotilak ziren, baina, sarritan, emanaldia eklipsatzen zuten[3]. Mozart eta Pucciniren operetan egindako interpretazioengatik nabarmendu zen, baita Kleopatra interpretatzeagatik Haendelen Giulio Cesaren eta Popea Monteverdiren L'incoronazione di Poppean ere. Hala ere, Giuseppe Verdiren «garai erdiko» operak dira, oraindik ere, garaipenik handienak: Aida, Il trovatoreren Leonorak eta La forza del destino, baita Un ballo in mascheran Ameliaren paperean ere. Obra horietan eta Mozart eta Pucciniren operatan egindako interpretazioak bere grabazio ugarietan gordetzen dira.
Operatik erretiratu ondoren, Pricek errezitaldietan eta orkestra-kontzertuak ematen jarraitu zuen, 1997 arte. Horren ondoren, erretirotik aterako zen ekitaldi berezietan kantatzeko, hala nola irailaren 11ko atentatuen biktimen omenezko kontzertuan, Carnegie Hallen, 2001ean. Ohore eta sari askoren artean, 1964ko Askatasunaren Domina Presidentziala eta 13 Grammy Sariak[4][5].