![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/52/Lemmy_logo.svg/langeu-640px-Lemmy_logo.svg.png&w=640&q=50)
Lemmy (softwarea)
Interneteko foroei eta albiste batzaileei ostatu emateko eta esteken bilketak egiteko software librea, instantzia deszentralizatuak sortzeko aukera ematen duen software librea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lemmy gizarte-markatzaileei, foroei eta albiste batzaileei ostatu emateko software librea da. Esteken bilketak edo bildumak egiteko eta instantzia deszentralizatuak sortzeko balio du baita ere.
![]() | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2019 |
Argitaratze-data | 2019 |
Azken bertsioa | 0.19.3 |
Honen izena darama | Lemmy Kilmister, Lemmings, Lemmy Koopa (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | Rust eta TypeScript (en) ![]() |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Affero General Public License, version 3.0 (en) ![]() |
Deskribapena | |
Honen parte da | Fedibertso |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Actix (en) ![]() ![]() |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
Lemmy.eus | |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
Iturri-kodea | https://github.com/LemmyNet/lemmy eta https://codeberg.org/LemmyNet/lemmy |
Lemmy Reddit, Lobste.rs edo Hacker News bezalako guneen antzekoa izateko sortu zen, baina erabat libre eta deszentralizatua izateko. Erabiltzaileen intereseko foroak, posta hariak eta eztabaida irekietan harpidetza egiteko aukera eskaintzen du, eta gainera iruzkinetan bozkatzeko eta iruzkin berriak gehitzeko aukera dago. Botoen arabera iruzkinak gora edo behera mugituko dira eta horrela boto gehien dauzkaten iruzkinek ikusgarritasun handiagoa lortuko dute.
Foroetan galderak, hausnarketak, iruzkinak edo esteka interesgarriak parteka daitezke. Eta besteen galderak, hausnarketak, iruzkinak eta bidalketak, oro har, gora edo behera mugi daitezke, pixkanaka-pixkanaka, botoen indarrarekin.
Jakintza nahikoa daukan edonork har dezake zerbitzari batean ostatu eta instantzia berri bat sortu. Instantzia horiek guztiak federatuak dira, eta fedibertsoari loturik daude.
Hainbat sistema eragile[1] eta web nabigatzailerekin erabil daiteke.