Leku (unitate administratiboa)
Euskal Herriko eta Espainiako giza-entitatea, herrixka bat baino txikiagoa eta etxalde bat baino handiagoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lekua (gaztelaniaz: lugar) edo alberria, Espainiako administrazio antolakuntzan, biztanleria entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Arabako eta Nafarroako kontzejuek ez bezala,[2][3] ez dute nortasun juridikorik.
- Artikulu hau entitate administratiboari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Leku (argipena)».
Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 leku ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa. Baztango 15 herriak, berriz, lekuak dira juridikoki.[4]