Beasaingo alkatea From Wikipedia, the free encyclopedia
Leire Artola Ugalde (Andoain, Gipuzkoa, 1976ko urtarrilaren 15a) gipuzkoar politikaria da, EAJko kidea. 2020ko abendutik aurrera Beasaingo alkatea da, herriak izan duen lehen emakumezko alkatea.
Leire Artola | |||
---|---|---|---|
2020ko abenduaren 22a - ← Aitor Aldasoro Iturbe | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Andoain, 1976ko urtarrilaren 15a (48 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bankaria eta politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Lehen ikasketak Donostiako La Salle ikastetxean eta Andoaingo Aita Larramendi ikastolan egin zituen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, zuzenbide ekonomikoan espezializatuz. Karrerako azken urtea Ingalaterran egin zuen, Lancasterreko Unibertsitatean. 1999an lizentziatu zen. Ikasketak amaitu ondoren, Andoaingo Leizaur irratian aritu zen lokutore gisa haurrentzako saioetan. Hementxe aldizkariko erredaktorea ere izan zen.[1]
2000tik aurrera Nafarroako Rural Kutxako langilea da, eta zuzendari-postuak ere bete ditu entitatean. 2004tik 2012ra entitatearen Beasaingo bulegoan egin zuen lan. 2011ko udal hauteskundeen ondoren Beasaingo Udaleko zinegotzi bilakatu zen. 2011-2015 legealdian bere lana eta politika uztartu zituen arren, 2015etik aurrera dedikazio osoz dabil politikan.[2]
2019ko udal hauteskundeetan EAJren zerrendan bigarren postuan aurkeztu zen, eta alkateorde kargua bete zuen legealdi hasieran.[3] 2020ko abenduan Aitor Aldasoro alkateak kargua utzi zuen legebiltzarkide izendatu zutelako.[4][5] Artolak hartu zuen bere lekua alkatetzan, herriko lehen emakume alkatea bilakatuz.[6][7] 2019-2023 legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea ere izan zen, eta, besteak beste, Hizkuntza Berdintasuneko Batzordeko idazkaria izan zen.[8]
2023ko udal hauteskundeetan EAJren alkategaia izan zen berriro, eta hauteskundeak irabazi ondoren alkatetzari eutsi zion.[9][10] Era berean, 2023ko irailean Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkide bilakatu zen 2023-2027 legealdirako, Koldobike Olabide ordezkatuz.[11]
Maria Dolores Ugalde eta Juan Mari Artola Lizarribarren alaba da. Bere aitak ibilbide luzea egin zuen herrigintzan eta politikan.[12] Ezkonduta dago, seme bat eta alaba bat ditu.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.