Leighton Meester
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leighton Marissa Meester (Fort Worth, Texas; 1986 apirilaren 9a -) aktore, modelo, abeslari, musikagile eta filantropoa da. Gehienbat Gossip Girl [1] telesailean Blair Waldorf pertsonaia antzezteagatik ezaguna da. Broadwayn egin zuen debuta, Of Mice and Men (2014) filmean. Killer Movie (2008), Country Strong (2010), The Roommate (2011), Monte Carlo (2011), The Oranges (2011) eta The Judge (2014) filmetan agertu da, besteak beste.
Leighton Meester | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leighton Marissa Meester |
Jaiotza | Fort Worth, 1986ko apirilaren 9a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Pacific Palisades (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adam Brody (en) (2014 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua Hollywood High School (en) Professional Children's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, kantugilea eta musikagilea |
Pisua | 54 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika Indie popa rock alternatiboa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Republic Records Universal Motown Republic Group (en) |
|
Antzezteaz gain, musikan ere aritu da. 2009an, bere bakarkako singleak kaleratu zituen, "Somebody to Love" lehenengo, eta "Your Love 's a Drug" 2010ean. 2014an, bere lehen albuma, Heartstrings, modu independentean kaleratu zen. Meesterrek hainbat soinu-bandetarako abestiak grabatu ditu. Modelo gisa ere lan egin du, hainbat marken aurpegia izan da; hala nola, Jimmy Choo, Herbal Essences eta Vera Wang.