1994tik 1996ra Txetxenian From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehen Txetxeniako Gerra, 1994ko abendutik 1996ko abuztura bitartean, Errusiako Armada Txetxeniako Errepublikaren kontrola berreskuratzen saiatu zenean hasi zen. Errusiak geopolitikaren ikuspuntutik garrantzi estrategiko handia zuen lurraldea berreskuratu nahi zuen. Errusiak orduan bere helburua lortu ez bazuen ere, ondorioak larriak izago ziren.
Lehen Txetxeniako Gerra | |
---|---|
Mota | gerra |
Honen parte da | Errusia-Txetxenia gatazka |
Denbora-tarte | 1994ko abenduaren 11 - 1996ko abuztuaren 31 |
Data | 1996ko abuztuaren 31 |
Kokaleku | Txetxenia Inguxetia Stavropol kraia Dagestan |
Parte-hartzaileak | |
Osatuta | |
Battle of Grozny (March 1996) (en) Battle of Grozny (en) Battle of Grozny (en) Battle of Grozny (en) | |
1991n, bat-batean eta ustekabean, Errusiako biztanle gehienentzat, Sobietar Batasuna desegin egin zen eta Errusia estatu independente bihurtu zen. 1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxenia-Inguxiako Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzhojar Dudaiev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Ixkeriako Txetxeniar Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen.
1994ko abendutik 1996ko abuztura bitartean, Errusiako Armada Txetxeniako Errepublikaren kontrola berreskuratzen saiatu zenean hasi zen. 1994ko abuztuan, oposizioko talde batek Dudaieveko gobernua eraisteko eraso armatua egin zuenean, Moskuk talde militarrarekin armatu zituen matxinoak, eta errusiar hegazkinek Grozni bonbardatzen hasi ziren. Abenduan, Dudayevek eta Pavel Grachov Errusiako Defentsa ministroak indarraren erabilera saihesteko akordioa sinatu eta bost egunera, errusiar armadak militarki esku hartu zuen Txetxenian.
Groznyko gudu suntsitzailea bere bitartean izan zen. Soldaduetan, armamentuetan, aireko laguntzan eta Grozny hiriburua harrapatu arren, errusiar indarrak ez ziren gai izan mendialdea eraginkortasunez kontrolatzeko. Arrazoiak gerrillari edo partisano txetxeniarren eraso zehatzak izan ziren.
Errusiako tropen desmoralizazio handiak Boris Yeltsin presidentea 1995ean aldebakarreko su-etena aldarrikatzera eta hurrengo urtean tropak erretiratzen hastera eraman zuen. Milaka zibil hil ondoren eta Errusiako hauteskundeak gertu zeudela, 1996ko maiatzaren 27an, Yeltsinek txetxeniar errebeldeekin lehen aldiz biltzea eta bakerako negoziazioak hastea onartu zuen.
1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudayev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Mashadon hautatu zuten errepublika berriko lehen lehendakari.[1]
Milioi bat pertsona inguru bizi zen Txetxenian 1990an, gerra lehertu aurretik. Errusiar militarren heriotza kopuru ofiziala 5.500ekoa izan zen, baina estimazio batzuk 14.000 erorien inguruan hitz egitera iritsi ziren. Gatazkan hil ziren indar txetxeniarren kopuruari buruzko zifra zehatzik ez dagoen arren, kalkuluen arabera 3.000 eta 15.000 hildako artean zeuden; zibilak barne, 73 000 txetxeniar hil ziren ia bi urteko gerran. Milioi erdi pertsona baino gehiago lekualdatu zituzten gatazkaren ondorioz. Txetxenia osoko hiriak eta herriak hondatuta gelditu ziren. Hildako kopuru nagusia errusiarren bonben azpian, "zigor operazioetan", torturapean edo "desagertuta" hil ziren herritar zibilek osatzen zuten.[2]
Gatazkak areagotu egin zuen Txetxeniako errusiar populazioaren diskriminazioa eta garbiketa etnikoa, eta, ondorioz, 1989ko % 25etik 2002ko % 4ra jaitsi zen haren ehunekoa. Orokorrean, gatazka irekita gelditu zen. Gerra 1999an hasi zen berriro, nahiz eta 1997ko bake-ituna sinatu. Gerra honi Bigarren Txetxeniako Gerra deitzen zaio.
Sarritan petrolio produkzioa aipatu da Kaukasoko egoera nahasiaren gakotzat. Baina denbora ari da eraskuten ez direla petrolio erreserbak halako saltsak antolatzeko bezain aberatsak. Kaspio itsasoko petrolioaren garraioan dago zehazki arazoa. Azerbaijanetik Errusiara doazen oliobide eta gasbideentzako leku estrategikoan dago Txetxenia. Horregatik, berez korapilatsua den Kaukasoko egoera gehiago nahasten saiatu dira urteotan errusiarrak. Eskualde horretako errepublika guztiek nozitu dute barne liskar edo gerraren bat, etnia aldetik oraindik konpondu gabe dagoen hainbat arazok ere esplikatuko lukeena. [2]
Zineman gerra hau Mandariinid filman islatuta gelditu zen. Zaza Urushadze georgiarrak zuzenduta, atzerriko film onenaren Oscar sarirako izendatu zuten.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.