Lego Mindstorms
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lego Mindstorms Lego etxeak haurrentzat egindako robotikako jokoa da, zeinak robotikako teoria oinarrizkoa lantzeko elementuak dituen, hala nola piezak elkarren artean lotu eta ekintzak programatu, modu interaktiboan. Robot hau 1998-ko irailean merkaturatu zen lehen aldiz.
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/Piezas_-_LMS.jpg/320px-Piezas_-_LMS.jpg)
Komertzialki, «Robotic Invention System» izenarekin zabaltzen da, gaztelaniaz, Sistema de Invención Robotizado (RIS). Hezkuntzarako tresna moduan saltzen da, jatorrian Lego-ren eta MITen arteko elkarte baten bidez. Hezkuntzako bertsioak «Lego Mindstorms for Schools» du izena, euskaraz eskolarako Lego Mindstorms, eta Robolab-en GUIan oinarritutako programazio-softwarearekin dator.[1]
Atal elektromekanikoak dituzten eta ordenagailu bidez kontrola daitezkeen sistema integratuen ereduak eraikitzeko erabil daiteke Lego Mindstorms. Bizitza arrunteko ia edozer gauza adieraz daiteke piezen bitartez, hala nola igogailu bat edo-eta robot industrialak.