Lechuguilla leizea
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lechuguilla leizea (ingelesez Lechuguilla Cave) 2007ko abuztua geroztik, munduko bosgarren leizerik luzeena (196 km) eta Ameriketako Estatu Batuetako sakonena (489 m). Hala ere, bere geologia bereziagatik, ohiz kanpoko egiturengatik eta sortu zeneko egoeran mantentzeagatik ezagunagoa da.
Datu azkarrak Lechugilla, Kokapena ...
Lechugilla | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Mexiko Berria |
County of New Mexico | Eddy konderria (Mexiko Berria) |
Koordenatuak | 32°11′26″N 104°30′12″W |
Ezaugarriak | |
Altuera | 489 m |
Sakonera | 216 km |
Bisitagarria | Ez |
Margoak | Ez |
Aztarnak | Ez |
Itxi
Mexiko Berriko Carlsbadeko Haitzuloen Parke Nazionalean kokatzen da. Leizearen izena sarrera ondoan aurki daitekeen Agave lechuguilla landaretik datorkio.
Leizean sartzeko baimena ikertzaile-zientifikoei, esploratzaile-taldeei, ikerketa-taldeei eta Parke Nazionalen Zerbitzuen arduradunek antolatutako txangoei mugatuta dago.