Laztana, fereka, txera edo karesa atxikimendua eta maitasuna adierazi eta gozamen fisikoa izateko larruazal bati egindako ukipen arin eta gozoa da. Egoera zein den eta laztantzen den gorputz atala zein diren, laztanen bitartez komunikatzen diren sentimenduak era askotakoak izan daitezke, samurtasunetik sentsualitatera; kontsolamendu emateko ere erabil daitezke. Haur txikiekin maite-maite egin erabiltzen da laztantzea adierazteko. Psikopatologia askotan, terapia moduan erabili izan da, besteak beste haur autistak gurasoekin dituzten harremanak sendotzeko.

Thumb
Katakume bat laztantzen.

Analisi transakzionalaren arabera, laztan bat pertsona baten edozein adierazpen mota da, ahozkoa zein ez-ahozkoa, beste pertsona bat dagoela konturatzea dakarrena. Besteak antzemateko moduak dira, eta ezinbestekoak dira bizirauteko eta bizitzeko, bai fisikoki, bai psikologikoki. Kantitatean edo kalitatean nahikoak ez badira, nahasmendu larriak sor daitezke.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.