Laut dortoka
From Wikipedia, the free encyclopedia
Laut dortoka edo laute dortoka (Dermochelys coriacea) mundu osoko uretan bizi den dortoka-espeziea da, baita Euskal Herrian ere[1][2]. Munduko dortokarik handienak dira, 2 metroko luzera eta 600 kg eta gehiago izanik[3]. Gehienetan itsaso tropikal eta azpitropikaletan bizi den dortoka hau arrisku egoeran dago.
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Laut dortoka | |
---|---|
Holozeno 0,012 Ma-0 Ma | |
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Testudines |
Familia | Dermochelyidae |
Generoa | Dermochelys (en) |
Espeziea | Dermochelys coriacea Vandelli, 1761
|
Banaketa mapa | |
Eguneko zikloa | cathemeral (en) |
Itxi
Itsas dortoken artean dortokarik handiena da laut dortoka. Oskolarengatik da berezia, izan ere hezurrezkoa izan beharrean larruzkoa eta beltz kolorekoa da. Espezie hau ozeano guztietan agertzen da, noiz behinka Euskal Herriko kostetan ikusteko aukera izaten dugularik.