![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/df/Las-Eretasko-Museoa.jpg/640px-Las-Eretasko-Museoa.jpg&w=640&q=50)
Las Eretas museoa eta aztarnategi arkeologikoa
Berbintzanan dagoen museoa eta Burdin Aroko aztarnategi arkeologikoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
"Las Eretas" museo eta aztarnategia, Berbintzanan dagoen musealizatutako Burdin Aroko aztarnategi bat eta museo batek osatutako gunea da. Museoan, Eretak aztarnategian aurkitutako objektuez gain, Nafarroako beste lekutako indusketetan aurkitutako batzuk ere erakusten dira.
Las Eretas museoa eta aztarnategi arkeologikoa | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Berbintzana |
Koordenatuak | 42°31′38″N 1°49′51″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2011ko urtarrilaren 29a |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Seretas kalea, 2 |
E-posta | mailto:info@eretas.es |
Telefonoa | tel:630225801 eta tel:+34 948-722176 |
Webgune ofiziala | |
Eretakeko aztarnategia Burdin Aroko herrixka zahar bateko aztarnategi arkeologikoa da, Argako Erriberako Berbintzanan kokatua, Euskal Herriko Nafarroa Garaian.
Herrixka gotortu hau K.a. VII. mendean sortu zen eta egungo Berbintzana herrian kokatua dago, Arga ibaiaren ertzean. K.a. VI. eta IV. menden bitarteko okupazioa izan zuen. Aztarnategia museoalizatuta dago eta beraz, bisitagarria da. musealizazio prozesuaren baitan etxe bat, labe batzuk eta beste egitura txiki eta objektuak berreraiki dituzte, bai eta garai haietako harresiaren zati bat, dorre handi bat birsortu[1].
Museoan, indusketa arkeologikoan berreskuratutako ostilamenduak eta hondakin materialak kontserbatzen eta erakusten dira, eta hainbat komunikazio-baliabideren laguntzaz, objektuak ikus, ibili eta ezagut daitezke. Nafarroako beste aztarnategi batzuetan aurkitutako artefaktu batzuk ere museo honetan ikus daiteke, hala nola antzinako euskal izena zuen Errensa jainkosari eskainitako aldarea.