Laranja metilo
(CH3)2NC6H4N=NC6H4SO3Na formulako pH-adierazlea. Ur berotan disolbatzen den eta alkoholetan disolbaezina den hauts hori-laranja da. Gorria jartzen da azidoekin (pH 4). / From Wikipedia, the free encyclopedia
Laranja metiloa koloratzaile azoderibatua da, pH adierazle gisa erabiltzen dena, gorritik laranja-horira aldatzen delako pH 3,1 eta 4,4 artean. Indar gutxiko azido baten pKa inguruan aldatzen denez kolorez, normalean ingurune azidoetarako erabiltzen da. Adierazle unibertsal batek ez bezala, laranja metiloak ez du kolore aldaketa espektro osoan hartzen, baina punta zorrotza erakusten du. Adierazlearen IUPAC izena sodio 4-{[4-(dimetilanimo)fenil]diazenil}bentzeno-1-sulfonatoa da. Sodio gatz honen formula molekularra C14H14N3NaO3S da eta bere pisu molekularra 327,34 g/mol.[1]
Laranja metilo | |
---|---|
Formula kimikoa | C14H14N3NaO3S |
SMILES kanonikoa | [O-.[Na+]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-.[Na+] 3D eredua] |
Mota | konposatu kimiko |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,28 g/cm³ |
Fusio-puntua | 300 °C |
Masa molekularra | 327,065357 Da |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | STZCRXQWRGQSJD-UHFFFAOYSA-M |
CAS zenbakia | 547-58-0 |
ChemSpider | 16736152 |
PubChem | 23673835 |
ZVG | 105039 |
EC zenbakia | 208-925-3 |
ECHA | 100.008.115 |
MeSH | C100258 |
UNII | 6B4TC34456 |
Gaur egun, aplikazio asko ditu: farmazia-prestakinetan, ehunetan eta plastikoetan % 5eko tindatze-koloratzaile gisa, eta petrolio-prozeduretan lohiaren alkalinotasunaren determinatzaile gisa. Zitologian ere aplikatzen da, Fuschin-en disoluzioarekin batera.