Lankide:Zumar
From Wikipedia, the free encyclopedia
Zumarrak (Ulmus) Ulmazeoen familiako eta Ulmus generoko zuhaitzak dira. Ipar hemisferiotik daude sakabanatuta batez ere; hala ere, hego hemisferioan zenbait espezie hedatu dira Genero honen barruan 20 espezie deskribatu dira, orokorrean 12m-40m tarteko altuera dute .
Hosto kaduzifolioko eta oinalde asimetrikoa duten zuhaitzak dira. Hosto txandakatu edo distikoak, nekez ikusten diren lore txiki berdeak eta samara-motako fruituak dituzte.
XIX eta XX. mendeetan, zumar espezie eta barietate ugari landatu ziren Europako eta Ipar Amerikako kale eta parkeetan. Horrela sortu ziren zumarrez landatutako hiribide eta ibiltokiak, "zumardi"[1] edo "zumarkale"[2] izenekoak. Baina azken hamarkadetan, zumar ia guztiak, hirietakoak batez ere, hil egin dira grafiosi izeneko gaitzak jota, kakalardoek hedatutako onddoa. Egoera honi erantzuteko, baratzezainek barietate berriak garatu dituzte, gaitzari aurre egiteko gai direnak.