Lankide:Onintze10/Proba orria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Informazioaren gizartea gizarte mota bat da, gizarte mota honetan informazioa sortzea, banatzea, erabiltzea eta integratzea garrantzi handiko jardueratzat hartzen da [1]. Informazio eta komunikazio teknologia digitalak dira baliabide nagusienak, horien bidez gizarte-antolakuntzaren hainbat alderdi eraldatzen dihardu sakonki, hala nola, ekonomia [2], hezkuntza, osasuna, gerra, gobernua[3] eta demokrazia[4]. Bestalde, gizarte mota honetako banakoei hiritar digitalak deritze, termino honekin aditzera eramaten da gizabanakoak gizartearen fase desberdin eta berri batean sartzen ari direla[5].
Bestetik, informazioaren gizartea gizarte industrialaren ondorengo gisa ikusten da eta termino hauekin erlazionatzen da: gizarte postindustrialarekin (posfordismoa), gizarte posmodernoarekin, gizarte informatikoa eta ezagutzaren gizartearekin, gizarte telematikoarekin, ikuskizunaren gizartearekin(posmodernismoa), informazioaren iraultza eta informazioaren garaiarekin, sareko gizartearekin (Manuel Castells) edota gizarte likidoarekin.